(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2008an eta 2009an 2,2 milioi euroko gastua egiteko baimena eman du Gobernuak, Nafarroako Landa Garapenerako Programako bi neurri finantzatzeko

astelehena, 2008.eko martxoak 17

Gobernuak 2,2 milioi euroko urte anitzeko gastua egiteko baimena eman du, 2008an eta 2009an Nafarroako Landa Garapenerako Programan aurreikusita dauden bi neurri finantzatzeko.


Neurriak honako hauek dira, hain justu: “nekazaritzakoak ez diren jarduerak egitea” eta “nekazaritzako elikagaien enpresak sortzeko eta garatzeko laguntzak”.


Zehazki, “nekazaritzakoak ez diren jarduerak egitea” neurriaren bidez landa eremuetako biztanleen aniztasun ekonomikoa dinamizatu nahi dute, bereziki nekazaritzako gutxieneko oinarria duena, eta baliabideak aprobetxatu daitezen bultzatu nahi dute (giza baliabideak, lurraldea, lehengaiak, kultura, historia, nekazaritza turismoa, eta gastronomia), nekazaritzakoak ez diren jardueren bidez. Neurriak pertsona fisikoak ditu helburu, baldin eta familia unitateko kideetako bat nagusiki nekazaria bada, eta Nafarroan dagoen nekazaritza ustiategi bateko titularra bada.


Bestalde, nekazaritzako elikagaien enpresak sortzeko eta garatzeko laguntzei dagokienez, jarduerak aniztea du helburu. Neurriak nekazaritzako elikagaien mikroenpresak ditu helburu, eta halakotzat joko dira, nekazaritzako ustiategien, nekazaritzako kooperatiben, nekazaritzako elikagaien industrien, edo baso industrien erregistroetan izena emanda daudenak.


Azken batean, Nafarroan ezar daitezkeen neurri horizontalak dira, eta egoerarik txarrenean dauden eremuak eta mendialdea lehenesten dituzte. Diru laguntza jaso dezaketen ekintza motak honako hauek dira: lehen eta bigarren sektoreko ekoizpen jarduerak, lokal txikietako merkataritza, zerbitzu turistiko osagarrietarako neurri txikiko azpiegiturak (ostatuak, jatetxeak, etab.), landa turismoarekin zerikusia duten zerbitzuen garapena edo/eta merkaturatzea, eta lehen sektoreko enpresak sargaiz eta zerbitzuz hornitzeko jarduerak. Honako laguntza hauek emanen dituzte: oro har, diru laguntza jaso dezakeen inbertsioaren %20; egoerarik txarrenean dauden eremuetan, inbertsioaren %25; eta mendialdean, inbertsioaren %35. Abian jartzeko gastuetarako, berriz, prima bakarra ezarri dute (12.000 euro onuradun bakoitzeko, gehienez, ere).


Nafarroako Landa Garapenerako Programaren indarraldian bi neurrietarako aurreikusi duten guztizko gastuak honako hauek dira: 3.719.400 euro, “nekazaritzakoak ez diren jarduerak egitea” neurriari dagokionez; eta 3.765.880 euro, “nekazaritzako elikagaien enpresak sortzeko eta garatzeko laguntzak” emateko. Europako Erkidegoak, berriz, %50 finantzatuko du; hots, 3.742.665 euro.


Lehen sektorearekin eta nekazaritza industriarekin zerikusia duten departamentuek lehenengo aldiz jarriko dituzte abian gisa horretako neurriak. Epe laburrean, bi neurriak arautzen dituen Foru Agindua argitaratuko dute. Zirriborroa, hain zuzen, interesa duten eragileek eta erakundeek aztertu dute dagoeneko. Honako hauek: Nafarroako Nekazari eta Abeltzainen Batasunak (UAGN), Euskal Herriko Nekazarien Elkarteak, Nafarroako Nekazaritza Kooperatiben Batasunak, Nafarroako Barazki Kontserbagintzako Industrien Elkarteak (CONSEBRO), Cederna-Garalurrek, eta beste batzuek.




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa