(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Fran├žais | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Administrazio Publikoetako langileei 2007ko KPIren desbideraketa konpentsatuko zaie ordainsari osagarrien bidez

astelehena, 2008.eko martxoak 17

Nafarroako Administrazio Publikoetako langileek konpentsatuta izanen dute 2007ko Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) desbideraketa ordainsari osagarrien bidez. Aipatu ordainsarien gaurkotzeak 15,4 milioi euroko kostua dauka eta Gizarte Segurantzan kostua 2,4 milioi eurokoa izanen da.


Atzerapenak martxoan ordainduko dira, 2008ko lehen hilabeteei dagozkienak barne. Ekitaldi honetarako kontu-saila 16,87 milioi eurotan handituko da eta Gizarte Segurantzan aurreikusten den kostua 2,6 milioi euroko izanen da.


Nafarroako Gobernuak foru dekretu bat onetsi du gaur E mailaren hasierako soldata 2008rako zehazten duena -13.243 euro urteko, %2 gehiago- eta aldi berean langile publikoen ordainsari osagarriak egokitzen dituena, maila eta kolektiboaren arabera eta Administrazio Publikoetako lan baldintzen arloan 2006-2007 aldirako sindikatuekin hitzartutako itunarekin bat eginda. Nafarroako Aurrekontu Orokorrek %2ko gorakada aurreikusia zuten behin-behinekoz, hortaz, orain Gobernuak desbideraketa zuzendu izan du.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa