Aurretiazko borondateen dokumentua egiteko, AZALPEN-GIDA hau ikus dezakezu, beste hizkuntza batzuetan eta irakurketa errazean.        


           

Webgune honetako BIDEO guztiak zeinu-hizkuntzan eskaintzen dira.

Zer da eta nork egin dezake?

Aurretiazko borondateen agiriaren bidez, hautatu dezakezu zer-nolako osasun-zainketak eta tratamendu medikoak jaso nahi dituzun, baldin eta, gaitasuna galdu ondoko egoera batean, ezin baduzu zure borondatea adierazi. 

Hamasei urtetik gorakoek edo emantzipatutako adingabeek, gaitasunik aski badute eta libreki ari badira.

Komeni da ezagutzen zaituzten mediku, erizain eta gizarte-langileei orientazioa eskatzea agiria betetzeko.

Halaber, komeni da zuretzat garrantzitsuak direnekin horri buruz hitz egitea. 
Oso garrantzitsua da ordezkari bat edo bi izendatzea, zuk idatzitakoa betearazi dezaten. 


Noiz egin dezaket eta zer sartu dezatek?

Agiri hau zure bizitzako edozein unetan egin dezakezu, gazte eta osasuntsua zarenean edo gaixotasunen bat duzunean. Garrantzitsua da agiri hau egitea zure erabakiak hartzeko eta horiek adierazteko gai zarenean, gaitasun faltagatik bestelako egoera batera iritsi aurretik.
 ABAn jasotzen ahal duzu zeintzuk diren zure bizi-kalitatearen irizpideak, zure balioak eta sinesmenak, baita zure bizitzan gertatu daitezkeen eta osasunarekin zerikusia duten egoerak ere, zeinetan zure borondatea adieraziko baituzu tratamendu eta zainketa batzuk onartzeari

 

 

edo baztertzeari dagokionez; esaterako: zenbat informazio jaso nahi duzun zure gaixotasunari buruz, zainketa aringarriei buruz, organoak emateari buruz, eutanasiari buruz... 
Nahitaezkoa ez bada ere, oso garrantzitsua da pentsatzea zer-nolako egoerak gertatzen ahal diren zure bizitzan osasunari loturik, eta nola nahi duzun zu zaintzea.
 Hausnarketa horretan eta ABA egiten laguntzeko, azalpen-gida bat egin dugu, irakurketa errazekoa, zenbait hizkuntzatan eta hizkera inklusiboa erabiliz.


Nola Erregistratu dezaket? 

Hitzordua eskatuta:

  • Osasun-etxeko gizarte-langilearekin.  
  • Osasun-laguntza osasun-etxean jasotzen ez dutenek hitzordua eskatu dezakete Humanizazio, Aseguramendu eta Departamentuarteko Koordinazio Zerbitzuan (Amaia kalea 2 A, hirugarren solairua, Iruña)..

Zure kabuz:

  • Lekuko izanen diren hiru pertsonarekin. Adinez nagusiak izan behar dute, eta gutxienez bik ez dute izan behar familia- edo ondare-harremanik zurekin.
  • Kasu honetan, Nafarroako Gobernuaren erregistro orokor batean erregistratu behar da (telematika bidez edo aurrez aurre). 

Notarioak zure:

  •  Notarioak zure ABA erregistrora igorriko du edo kopia kautotua emanen dizu zuk zeuk eraman dezazun administrazioaren erregistroren batera. 
     


Osasun-karpeta pertsonalean ikusten ahal duzu ABA. Zure ordezkariek ere izanen dute zure ABA beren osasun-karpetan, kontsultatu ahal izateko.


Egin ezazu

🡺    - Aurretiazko borondateen dokumentua errazago tramitatzeko, hemen duzu eredu orientagarri bat, PDF formatuan autobetegarria eta inprimagarria, irisgarria pantaila irakurgailuarentzat eta makrokarakteretan.

🡺 NAN elektronikoa edo cl@ve baduzu, hemen erregistra dezakezu zure Aurretiazko borondateen dokumentua.

Aurretiazko Borondateen Dokumentuari buruzko informazioa

     

  
   
🡺 Deskargatu  hezkuntza guida irakurketa errazean eta irisgarria pantaila-irakurgailuarentzat.   Descárgate educativa en lectura fácil y accesible al lector de pantalla.
🡺 Bideo honetan glosario bat aurkituko duzu, termino espezializatuago batzuk definitzen edo azaltzen dituena.


  Deskargatu  triptiko hau Aurretiazko Borondateen Dokumentuari buruz  

 
Aurretiazko borondateen dokumentuaren liburuxka braillez: galdetu zure osasun-zentroko gizarte langileari