Descárgate la app
Dirulaguntzak toki-erakundeei, 2025an herritarren parte-hartzea bultzatu eta sustatzeko
En resolución
Oinarrizko informazioa
Norentzat keyboard_arrow_down
2024ko azaroaren 1etik 2025eko urriaren 31ra bitartean Nafarroako Foru Komunitatean herritarren parte-hartzea sustatzeko proiektuak garatzen dituzten Nafarroako toki-erakundeak
Deskribapena keyboard_arrow_down
Deialdirako 135.000,00 € bideratu dira, eta norgehiagoka-erregimenean banatuko dira, oinarri arautzaileetan aldez aurretik ezarritako balorazio irizpideei jarraikiz, diruz lagundutako proiektuen kalitatea eta bideragarritasuna ziurtatzen baitituzte; irizpide horien arabera balorazio hoberena lortu duten eskaerei dirulaguntza esleituko zaie, deialdian ezarritako muga eta kreditu erabilgarria gainditu gabe.
Gutxienez 70 puntu lortzen ez dituzten proiektuak ezetsi eginen dira.
Proiektuak diruz lagungarriak ez diren ekintzak jasotzen baditu, diruz lagungarriak direnak soilik hartuko dira kontuan.
Dirulaguntzaren zenbatekoa.
Onartutako dirulaguntzaren zenbatekoak muga hauek izanen ditu:
Biztanle kopurua Aurrekontuaren % Jaso daitekeen gehieneko kopurua
< 1.000 %80 12.000
1.001 - 5.000 %75 14.000
> 5.001 %70 16.000
Gastu diruz lagungarriak
Gastu diruz lagungarriak eta zenbatekoak dokumentu honetan kontsulta daitezke.
Helburuak
Diruz lagungarriak izanen dira herritarren parte-hartzea bultzatzen duten esperientziak, eta entitate eskatzaileek epigrafe hauetako batekin lotu beharko dute eskaera:
· A epigrafea: Herritarren parte-hartzea sustatzen duten prozesuak.
Parte-hartze prozesu baten definizioa da "parte hartzeko une eta ekintza segida bat (tailerrak, talde dinamikak, bilerak, erakusketa interaktiboak, foroak edo lantalde birtualak), zenbait eragile eta/edo pertsonaren parte-hartzearekin lotuta, erabaki beharreko gai edo arazo bati buruzko ikuspegi edo begirada desberdinak eskaintzeko". Hortaz, esperientzia batzuk dira, egitura, antolaketa eta plangintza egokiak dituztenak eta parte-hartze prozesuetarako egokien iritzitako formatu metodologikoetan proposatu daitezkeenak: deliberazio prozesuak, partaidetzazko aurrekontuak, herri galdeketak, plan komunitarioak, eta abar.
· B epigrafea: Udalerriko herritarren parte-hartze eredua egituratzera bideraturiko ekintzak, programak eta tresnak.
Epigrafe honen helburua da toki entitateentzat herritarren parte-hartzerako sistema integral eta integratu bat eraikitzea sustatzea, sistema, koherente eta antolatua: herritarren parte-hartzea bideratzea udal eredu errealista bat garatuz, udalerriaren eta haren ingurunearen idiosinkrasiarekin bat datorrena, ongi egituratua eta eraginkorra. Herritarren parte-hartzerako udal sistemaren egitura sortu edo berritzeko egokien iritzitako ekintzak, programak edo tresnak proposatu daitezke: parte-hartzeari buruzko araudia, parte-hartzearen arloko udal programa, aplikazio teknologikoak, herritarrekin edo herritarren entitateekin udal aholku-kontseiluak sortzea, erakundeen eta entitate sozialen arteko topaketa eta gogoetarako guneak, eta abar.
Honako helburu hauekin bat datozen partaidetza proiektuak lagunduko dira diruz
Proiektuak eta jarduerak gauzatzeko epea
2024ko azaroaren 1etik 2025eko urriaren 31ra bitartean garatzen diren proiektuak lagunduko dira diruz.
Balorazio irizpideak
Proiektuak baloratzeko irizpideak 1.1. erranskinean kontsulta daitezke.
Eskaerak eta dokumentazioa
Telematikoki aurkeztu beharko dira, 30 egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Dokumentazioa eskaneaturik aurkeztuko da, dokumentu bereizitan, bakoitzak bere izena behar bezala dakarrela.
Dirulaguntzen deialdi honi dagozkion komunikazioak entitate interesdunaren gaitutako helbide elektronikoaren (GEH) bitartez eginen dira. Interesdunak Nafarroako Gobernuak gaitutako jakinarazpen elektronikoen prozeduran harpidetua egon beharko du.
Aurkeztu beharreko agiriak keyboard_arrow_down
Eredu hauek aurkeztu behar dira:
Eskaera-fasea
• 1 eredua: Eskabidea
• 2 eredua: Proiektuaren deskribapena
- 2.1. eredua: A epigrafea
- 2.2. eredua: B epigrafea
Justifikazio-fasea
• 3 eredua: Proiektuaren eta gastuen azken memoria
• 4 eredua: Enpresa hautapenaren egiaztagiria
• 5 eredua: Kontratatutako enpresaren aitorpena
• 6 eredua: Beste dirulaguntza batzuen gaineko adierazpena
• 7 eredua: Gastuak justifikatzeko taula
Araudia keyboard_arrow_down
- 936E/2024 Ebazpena, deialdia onesten duena.
- 11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa, Dirulaguntzei buruzkoa.
Tramitazioa
Agiriak zuzentzea keyboard_arrow_down
Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:
- Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
- Cl@ve
Herritarren Partaidetzarako eta Boluntariotzarako Atala
Karlos Hirugarren Etorbidea, 2, 3. solairua
31002 Iruña
Telefonoak: 848 425 443 / 848 426 006
Posta elektronikoa: participacionciudadana@navarra.es
Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:
Subvención a Entidades Locales para proyectos que promuevan la participación ciudadanaOharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.