Nafarroako toki-entitateendako laguntzak, ehiza-espezieek eragindako kalteak prebenitzeko. 2026. urtea

Nafarroako toki-entitateendako laguntzak, ehiza-espezieek eragindako kalteak prevenitzeko. 2026. urtea

 

Oinarrizko informazioa

Laguntza hauen onuradun izan daitezke eskaera aurkezteko unean tokiko ehiza-barrutiak kudeatzeaz arduratzen diren Nafarroako toki-entitateak, honako baldintza hauek betetzen badituzte: 

a) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Legearen 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako debeku egoeraren batean ez egotea.

b) Laguntzak emateko ebazpen proposamena egiten den unean, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea. 

Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatze aldera, interesdunari jakinarazten zaio eskabidean (II.eranskina) baime ematen diola Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari egoera hori egiaztatzen duten datuak kontsultatzeko.

c) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarekin zorrik ez izatea.

Laguntza-eskaera:

  • Deialdiaren oinarri arautzaileak (I. eranskina)
  • II. eranskina - Eskabidea, datuak kontsultatzeko baimena eta erantzukizunpeko adierazpena dituena. 
  • III. eranskina - Eskatutako inbertsioen zerrenda, barne direla babeserako bitartekoak zer lurzatitan jartzea proposatzen den, horien xehetasunak 
  • Entitate eskatzaileak, laguntzak lehen aldiz jaso behar baditu edo horiek abonatzeko kontua aldatu nahi badu, kontua erregistratu beharko du Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoko "Banku-kontuak jakinaraztea, Foru Administrazioaren ordainketak jasotzeko" fitxan: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-(line/kontuen-eta-ordainketen-kontsulta.

 

Ziurtagiri eskaera:

Gastuen eta ordainketen frogagiriak entregatzeko azken eguna 2026eko azaroaren 9a izanen da, egun hori barne.

Ahal dela, dokumentazioa PDF formatuan aurkeztuko da, eta JPG titxategiak saihestuko dira.

Frogagiriak Kafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan aurkeztuko dira (https://www.navarra.es/es/tramites(on/-/line/Registro-General-Electronico), edo beste administrazio publiko batzuetako erregistroetan, baldin eta aipatutako erregistroarekin elkarreragingarriak badira, eta Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuari zuzenduko zaizkio.

Honako agiri huaek aurkeztu beharko dira:

  • Hornitzailearen eta toki-entitatearen datu fiskalak dituzten gastuen fakturak, onuradunaren izenean egindakoak.
  • Bankuko ordainagiriak, eta zenbatekoak bat etorri beharko du dagokion fakturarekin.

Agiriak jatorrizkoak edo kopiak izaten ahalko dira.

  • IV. eranskina - Egindako inbertsioak. Kasuan kasuko laukiak beteko dira babes materialaren xedeko lurzatien zerrendarekin, babesaren xedeko laborea adierazita, eta materialen hartzaileen sinadura jaso beharko da, artzain elektrikoen kasuan izan ezik. 

 

104/2025 Ebazpena, azaroaren 7ekoa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, deialdi hau onesten duena: "Ehiza-espezieek eragindako kalteen prebentziorako Nafarroako toki-entitateentzako laguntzen 2026eko deialdia" 

4/2014 Foru Legea, apirilaren 4koa, Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea aldatzekoa

Tramitazioa

Epea: 25/11/29 - 25/12/29

(Bi datak barne)

Jarraibideak:

Para tramitar por internet:

  1. Consulte la Guía para tramitar por internet con certificado digital o DNI electrónico.
  2. Pulse "Tramitar". Incorpore a su solicitud la documentación debidamente cumplimentada o escaneada.

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzua

Ehiza Kudeaketarako Atala

González Tablas  kalea 9, beheko solairua

31005 Iruña (Nafarroa)

Telefonoa: 848 42 67 33

Helbide elektronikoa: caza@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.