Herria, desira leku - Red Rural

Herria, desira leku

Lehiaketa honen bidez, Nafarroako herriak leku desiragarri, erakargarri, bizi eta etorkizundun gisa irudikatzen dituzten begiradak saritu nahi ditugu.
Ameskoa, ibar bat baino gehiago: bertako zaporea mokadu bakoitzean
25/01/16 10:09

Nafarroako Gobernuaren Despopulazioaren aurka Borrokatzeko Bulego Teknikotik "Herria, desira leku | Pueblo, lugar deseo" argazki lehiaketan parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu, herrietako bizimoduaren abantailak eta aukerak erakustea helburu duen ekimena, gure landaguneetako eta despopulatzeko arriskuan dauden herrietako eguneroko eszena positiboei balioa emanez.
 
Lehiaketa honen bidez, Nafarroako herriak leku desiragarri, erakargarri, bizi eta etorkizundun gisa irudikatzen dituzten begiradak saritu nahi ditugu. Argazki bakoitzarekin batera kontakizun labur bat egin beharko da, galdera hauetakoren bati erantzuteko:
 
·         Zergatik da zure herria leku desiratu bat?
·         Zerk eragiten dizu herrira itzuli, herrian gelditu eta herritik sortu eta berritu nahi izatea?
·         Zer nahi zenuke aldatzea herrira itzultzeko edo herrian gelditzeko?
 
 
Lehiaketa
Herria, desira leku | Pueblo, lugar deseo

Sariak
4.800€ guztira

Parte hartzeko epea
2026ko otsailaren 20ra arte

Informazio gehiago eta oinarriak
https://despoblacion.navarra.es/eu/lehiaketa
 
Parte hartzera eta ekimen hau zure kontaktuekin partekatzera animatzen zaitugu, guztion artean gure herrietan bizitzeko bizitasuna eta nahia erakuts dezagun.
 
Zurekin gaude landa eremuko Nafarroaren aberastasunari eta etorkizunari ikusgarritasuna emateko!

Pie de página