Materialak eta Aukerak - Red Rural

Responsive Image

Materialak eta Aukerak

BELAUNALDI ARTEKO ERRELEBOA: BITARTEKOTZA ZERBITZUA 

Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak doako bitartekotza zerbitzu bat paratu du denen eskura, lehen sektorean lanari ekin nahi dioten pertsonak errelebo bila dabiltzan ustiategiekin konektatzeko, sektorearen jarraitutasuna bermatze aldera.

Responsive Image

LANDA-INGURUNEAN EKITEKO BENETAKO AUKERAK: ‘NAFARROA EKINTZAILE’

Landa-ingurunean lanari ekin nahi diozu eta ez dakizu nondik hasi? RuralBizik azalduko dizu Nafarroa ekintzaile ekimenak bultzaturiko ondoko funtsezko tresna: bi poltsa, zinezko aukerak dituztenak lanari ekiteko edo jardunean dagoen negozio bati jarraipena emateko. Ate ireki bat belaunaldi arteko erreleborako eta gure herrien dinamizazio ekonomikorako.

Responsive Image

NEKAZARITZAKO TEST GUNEAK: ZUNBELTZ

Zunbeltz nekazaritza eta abeltzaintzako test gune bat da eta helburua du sustatzea ekintzaileak nekazaritza ekologikoko sektorean pixkanaka sartzea eta ezagutza transferitzea; belaunaldien arteko erreleboa sustatzea eta sektorea dinamizatzea, landa-ingurunean biztanleria finkatzen lagunduz.

Responsive Image

GIDA, LANDA-INGURUNEAN NEKAZARITZAKO ELIKAGAIEN PROIEKTU BAT GARATZEKO

Eskuliburu honek nabigazio-gida izan nahi du eta nekazaritzako elikagaien jarduera bati ekiteko edo hasita dagoen jarduera bat hobetzeko behar diren urratsak zehazten ditu. Horretarako, hainbat zerbitzu eta neurri biltzen dira, izapideen, betebeharren, zereginen eta gomendioen mapa osoa egiteko.

Responsive Image

NAFARROA: AURKI EZAZU BIZITZEKO ZURE HERRI IDEALA

Listarural plataforma bizitzeko herri ideala aurkitzeko sortu da.  “Herriek bizitzeko aukera paregabeak eskaintzen dituzte, eta gure helburua Espainiako landa-bizitzaren inguruko narratiba aldatzen laguntzea da”. Plataformaren webgune ofizialetik adierazten dutenez, gure beharretara hobekien egokitzen diren herriak aurki ditzakegu, garraioari, etxebizitzari edo konektibitateari buruzko datuak ematen baitituzte, besteak beste.

Pie de página