Osasun Eskualde Oinarrizkoen profilak

Osasun Eskualde Oinarrizkoaren profilak adierazleen panel hautatu batean oinarritzen diren txostenak dira, interpretatzeko errazak diren irudiak dituztenak. Txosten horietan, eskualde bateko zenbakizko datuak adierazteaz gain, Nafarroako Foru Komunitate osoarekiko posizio erlatiboaren gaineko informazioa ere ematen da. Hemen aurki daiteke 2024ko abenduko profil-txostenen eguneratzearen berria

Osasun Publikoaren Behatokiak osasun eskualde oinarrizkoaren profilak prestatzeko hautatu dituen adierazleak lau multzo handitan sailkatzen dira: faktore soziodemografikoak, bizitzeko estiloak, gaixotasun-tasa eta osasun sistema.

Hemendik eskura daitezke adierazle bakoitzaren deskribapen fitxa (non xeheki azaltzen diren adierazleak) eta Osasun Eskualde Oinarrizkoaren profilen edukia zehatz-mehatz azaltzen duen agiri teknikoa.

Osasun Eskualde Oinarrizkoaren profil bat ikusi eta deskargatzeko, nahi den Osasun Eskualde Oinarrizkoa hautatu behar da zerrenda alfabetiko honetan Udalerri edo populazio entitate jakin bat zein Osasun Eskualde Oinarrizkori dagoen atxikita jakin ezean, orrialde honetako goialdeko atalean dagoen estekan kontsulta daiteke ("Azterketarako eremu geografikoak").

Datuen handitzea Osasun Eskualde Oinarrizkoaren arabera