Sustraiak - Raíces 2025

Kultur entitateentzako dirulaguntzak kultur ondare immaterialeko proiektuak egiteko. Sustraiak-Raíces 2025

Deialdiaren xedea da kultura-erakundeentzako laguntzak arautzea, kultura-ondare immateriala babesteko proiektuak egiteko, hau da, Nafarroako kultura-ondare immateriala dokumentatzeko, ikertzeko, transmititzeko, iraunarazteko, hedatzeko eta sustatzeko proiektuak, 2024ko azaroaren 1etik 2025eko urriaren 31ra bitartean garatzen direnak, biak barne.

Norentzat:

Laguntza hauen onuradunek baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Irabazi-asmorik gabeko elkarte edo fundazioa izatea, eta bere estatutuetan kultur ondare immaterialaren zabalkundearekin lotutako jarduerak egitea.
  • 2024ko urtarrilaren 1a baino lehen legez eratutako erakundea izatea.
  • Egoitza soziala eta fiskala Nafarroan izatea.

ESKABIDEAK AURKEZTEKO:

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/kultur-entitateentzako-dirulaguntzak-kultur-ondare-immaterialeko-proiektuak-egiteko-sustraiak-raices?back=true&pageBackId=5722676