Transhumantzia Gizateriaren Kultur Ondare Immaterial izendatua

UNESCOk transhumantzia Gizateriaren Kultur Ondare Immaterial izendatu du abenduan Kasenen (Botswana) egindako bileran.

Transhumantziaren nazioarteko hautagaitzak, Espainia buru duenak, artzaintza-modalitate hori aitortzen du Albanian, Andorran, Kroazian, Frantzian, Luxenburgon eta Errumanian ere, eta, horrela, Austrian, Grezian eta Italian lehendik zuen aintzatespenarekin bat egiten du.

Espainiak 125.000 kilometro abelbide ditu penintsulako lurralde osoa eta uharteak estaltzen dituztenak, eta agerian uzten dute transhumantzia autonomia-erkidego guztietan hedatutako praktika dela. Gaur egun, artaldeen urtaroko joan-etorriak ondare bizia izaten jarraitzen du, eta ondare kultural eta etnografiko aberatsa sortu du, festetan eta tradizioetan, toponimian, gastronomian eta jarduera horrekin lotutako arkitekturan islatuta.


Nafarroan, XX. mendearen hasierako dokumentu paregabea dugu. Nagore ingeniariak 1924an gure probintziako abelbideei buruz aurkeztu zuen ikerketa da.

La Cañada de los roncaleses. Diario de un viaje a Las Bardenas bideoa ikusgai: