Liburutegirako gida berriak 20-11 - MEN

Liburutegirako gida berriak 20-11

Hauek dira gida berriak:

Nekazaritza, abeltzaintza eta ibai-arrantza.

Lehen sektoreak baliabide naturalak baliatzen dituzten jarduera guztiak biltzen ditu, hala nola nekazaritza, abeltzaintza, arrantza, basogintza eta meatzaritza. Sektore hori, Nafarroan, lehorreko zereal-nekazaritzan, babestutako arraza autoktonoak dituen abeltzaintzan eta  transhumantzian oinarritzen da, bai eta antzinako teknikak barne hartzen dituen ibai-arrantzan ere, hala nola txipa eta koilaratxoarekin egindako arrantza.  

Etxea

Nafarroako etxe tradizionalaren bereizgarria da tokiko geografiara eta klimara egokitutako diseinua eta eraikuntza, eta aldaketa nabarmenak ditu probintziako hainbat eremutan, hala nola Mendialdean eta Erriberan. Denbora askotan zehar, etxea izan zen tradizioak eta sinesmenak mantentzeko testuingurua, familia-egituraz gain. Gaur egun, egitura horrek bilakaera nabarmena izan du, eta bizipen-espazio horren errealitate eta kontzeptualizazio berri batera iritsi da.

Jai-zikloa

Nafarroako jai-zikloa oso lotuta dago herri-erlijiotasunarekin, eta mitoen eta erritoen dualtasun aberatsaren bidez adierazten da. Nafarroako herri-erlijiotasunaren ezaugarri nagusia antzinako elementuen biziraupena da, askotan kristautasunaren aurreko jatorrikoak, katolizismoarekin sinkretizatu direnak. Kontziliazio hori agerikoa da jaien urteko egituran, naturaren eta gizarte-bizitzaren erritmoak markatzen baitituzte.