Lantegiak - Nafarroako Museoa
Tailerrak
Haur eta Lehen Hezkuntzako haurrentzat.
Asteartetik ostiralera egiten dira, urritik maiatzera. 9:30etan eta 11:00tan. Gaztelaniaz eta euskaraz.
Gutxi gorabeherako iraupena: 90 minutu.
Ikastetxe bakoitzak gehienez lau lantegitan har dezake parte lauhileko bakoitzean.
Hitzordua erreserbatuz gero, erantzunkizunez jokatzea eskatzen da.
2024-2025 ikasturtea
Apiriletik aurrera egingo diren tailerrak "Mertxe Sueskun. Jostatuz, kontatu egiten dut", haur eta lehen hezkuntzarako proposatzen ditugun jardueren ardatza izango da. Erakusketa honetan Mertxe Sueskun artista nafarraren eskultura- eta objektu-lanen aukeraketa bat aurkezten da, ia lau hamarkadatako lanean eginikoak.
