Evento- Visitas acompañadas Estatua Togada IV - Nafarroako Museoa

Ikerketa


Liburutegia, Fototeka eta Artisten Funts Dokumentala


Liburutegia

Nafarroako Museoko liburutegia kontsultarako bakarrik dago zabalik jendearentzat. Dokumentazio espezializatua dauka gai hauei buruz: artea, historia, arkeologia, museologia, ondarea, numismatika, argazkilaritza, zinema eta zaharberritzea. 23.000 bat dokumentu ditu: monografiak, aldizkariak, baliabide elektronikoak, entzunezkoak eta bideograbazioak.

Hobeki funtzionatzeko eta zerbitzu ona emateko, gomendatzen da aldez aurretik kontsultatzea online katalogoa, horrela liburutegiko langileei adierazteko zein ale kontsultatu nahi ditugun irakurketa-gelan.

Email: bmuseona@navarra.es

Fototeka

Fototekak Nafarroako Museoko argazki bildumako funtsaren zati bat du digitalizatuta, eta hori interesdunen eskura dago, liburutegiko irakurketa-gelan dauden ekipo informatikoetan ikusi ahal izateko. 

Funts horiek kontsultatzeko, aurretik hitzordua eskatu behar da:

Telefonoa: 848 426 494
Email: marriolr@navarra.es

Arte Garaikideko Dokumentu Funtsa

Gainera, Nafarroako Museoak Arte Garaikideko Dokumentu Funts bat du, jaiotzagatik edo bizilekuagatik Nafarroarekin lotuta dauden artisten datuak biltzen dituena. Materialak in situ kontsultatu behar dira, liburutegiko irakurketa-gelan.

Artisten liburutegia, fototeka eta funts dokumentalaren ordutegia

Aurrez aurreko kontsulta: ostegunetan, 10:00etatik 14:00etara.


Irudien lagapena, kopiatzeko baimena, argazkiak eta filmazioak egiteko aukera


Irudiak lagatzeko formularioa

Identifikatzeko Testua Refresh CAPTCHA

Formulario de cesión de imágenes

Contacto: Marta Arriola Rodríguez
Tel.: 848 426 494
Email: marriolr@navarra.es


Erakusketen artxibo historikoa



Erakusketen artxibo historikoa

Evento- Visitas acompañadas Estatua Togada IV

Bisita lagunduak "Pompeloko estatua Togaduna"

01-06-2025 12:30 eta 13:00 h
  • Hizkuntza: EUSKERA

Deskribapena

"Pompeloko estatua Togadunari" egingo dira bisitak Oier Santamaria- Maitane Tirapuren eskutik.

 

Egitaraua

Bisiten egutegia

Izena ematea

  • Jarraibideak

    Sarrera doakoa da, egun horretako 11:00etatik aurrera gonbidapena jaso ondoren. Edukiera mugatua. 

Inicio - Pie de página