Azkar atera

Azaroak 25 - NABI

Azaroak 25

EGUNEROKOAN ERE EZKUTATZEN DA INDARKERIA. Ikusaraz dezagun

26/11/2025

EGUNEROKOAN ERE EZKUTATZEN DA INDARKERIA. Ikusaraz dezagun

Gure gizartea esparru guztietan agertzen den kultura matxista batek baldintzatzen du oraindik ere: familia-ingurunean, politikan, kirolean, harreman afektibo eta sexualetan, lan-eremuan, komunikabideetan... Egunero entzuten edo esaten ditugu, ikusten edo aurrera eramaten ditugu genero-rol tradizionalek ezarritako jarrerak, egiturazko desberdintasuna eta emakumeen eta gizonen arteko hierarkia islatzen eta iraunarazten dituztenak. Egunero, egunerokotasunean ezkutatuta, ikusezinak eta normalizatuak, emakumeen eta neskatoen aurkako indarkeriak ere egiten dira.

Batzuetan, egiten, esaten edo onartzen dugunaz erabat jabetu gabe jarduten dugu, inertziengatik edo hausnarketa-faltagatik: askotan, inplizituki emakumeen aurkakoak diren jarrera horiek minimizatzen ditugu, horiek justifikatzen saiatzen gara, edo, are gehiago, salatzen edo pairatzen dituztenei errua botatzen diegu, gatazkak eragitea edo giro txarra sortzea leporatuta. Argi geratzea: giro txarra, gatazka, emakumeen aurkako indarkeriak sortzen du, ez salaketa jartzen duenak.

 

Aurtengo kanpainak begien bistakoa baino haratago begiratzea proposatzen du. Ezkutuan dauden indarkeriak argitara atera nahi ditugu, eguneroko keinuetan, hizkuntzan, arazoa ukatzean edo kontrola justifikatzean ezkutatzen direnak. Izan ere, indarkeria horiek aitortzea da haiek desagerrarazteko lehen urratsa.

 

Esteka Interesgarriak

Beste edizioak

25 de noviembre (2024)

Azaroak 25 (2023)

Azaroak 25 (2022 edizioa) Bikoiztu 1