Azaroak 25 (2023) - NABI
Azaroak 25 (2023)
Emakumeen aurkako indarkeriaren nazioarteko eguna
"SEXU-INDARKERIAK; GERTATZEN ARI DIRA" da Nafarroako Gobernuak azaroaren 25a –Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta abian jarri duen sentsibilizazio-kanpainaren leloa.
Emakumeen aurkako indarkeria sistema patriarkal eta androzentrikoari erantzuten dio, eta gure gizartearen egiturazko desberdintasunaren agerpenik muturrekoena da. Kultura matxista batean bizi gara, eta balio horiek gure bizitzako esfera eta esparru desberdinak hartzen dituzte: familiak, kirola, sexu harreman afektiboak, lan-merkatua, komunikabideak, eta abar luze bat.
A25 honetan, indarkeria sexualak hiru helburu nagusirekin seinalatzen ditugu:
“SEXU-INDARKERIAK; GERTATZEN ARI DIRA”. Indarkeria sexualak agerian utzi nahi ditugu, eguneroko egoera askotan gertatzen ari baitira. Eta gizonen erantzukizuna seinalatzen dugu, sexu-indarkeriak gehienbat gizon erasotzaileek egiten dituztelako.
- "Whatsapp bat da, ez da baietz";
- "Dantza bat da, ez da baietz ";
- "Kopa bat da, ez da baietz";
- "Gona bat da, ez da baietz".
Baieztapen horien bidez emakumeen adostasuna eztabaidaren erdigunean jarri nahi dugu. Emakumeen iritziak eta nahiak historikoki alde batera utzi izan dira, are gehiago sexualitatearen esparruan: emakume batek edozein ekintza egiteak ez du automatikoki esan nahi ados dagoenik. Sare sozialetan txateatzeak ez du esan nahi eduki sexualak jaso nahi ditugunik (ezta bidali ere). Dantzatzen duzun bitartean gozatzeak ez du esan nahi jazarria izan nahi duzunik. Gizon batekin kopa bat hartzeak ez du esan nahi berarekin sexu-harremanak izan nahi dituzuenik. Gona bat janzteak ez du adierazten eskuztatua izan nahi izatea. Emakumeen baimen askearekin egiten ez den izaera sexualeko ekintza oro sexu-indarkeria da: bai bakarrik da bai.
Azkenik, sexu-indarkeria motak identifikatzea erraztu nahi dugu: sexu-erasoa, sexu-jazarpena edozein esparrutan, besteren prostituzioaren esplotazioa, sexu-indarkeria digitalak, sexu-konnotazioa duen zelatatzea, emakumeen mutilazio genitala, behartutako ezkontza eta sexu-esplotaziorako salerosketa, bai eta sexu-indarkeriari lotutako emakumeen homizidioa ere. Horiek guztiak dokumentu honetan jasotzen dira.




