Descárgate la app
Ogasunean lan egitea - nafarroa.eus
Nafarroako Foru Ogasunean lan egitea
Enplegu publikoko hautapen-prozesuen bidez sartu zaitezke
Lanpostu espezifikoak daude, hala nola Ogasuneko teknikarienak (A maila) eta Ogasuneko kudeatzaileenak (B maila).
Horiez gain, bestelako lanpostuak ere badaude: administrazio publikoko teknikariak (arlo juridikoa eta arlo ekonomikoa, A maila), erdi-mailako tituludunak (B maila), sistema informatikoetako erdi-mailako tituludunak (B maila), arkitekto teknikoak (B maila), ingeniari teknikoak (B maila), zerga-agenteak (C maila) eta administrariak (C maila).
Abiatuak diren deialdiak
Hurrengo deialdiak
- Erdi mailako tituluduna (PFEZa) - 2024ko oposizioa: informazio-oharra (2024/06/26)
- Ogasuneko kudeatzailea - 2025eko oposizioa
- Ogasuneko teknikaria, prestakuntzarako zerbitzu berezietan - 2024ko hautapen-prozesua: informazio-oharra (2024/05/15)
Esteka honetan dago oposizio-deialdien gutxi gorabeherako egutegia.
Bukatutako deialdiak
Egin klik esteka honetan bukatutako deialdiak kontsultatzeko.
Aurreko azterketak
Esteka honetan kontsultatzen ahal dituzu bukatutako deialdietako ariketak eta erantzunak.
Langile publikoen eskubide eta betebeharrei buruzko informazio gehiago nahi baduzu (ordainsariak, ordutegiak, baimenak eta abar), kontsulta ezazu 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena.