Zure familia-egoera edozein dela ere, abegi-etxeekin elkarlanean aritu eta erreferentziazko pertsona bihur zaitezke. Informa zaitez 848 421210 telefonoan.

Harrera familiak

Programak informazioa eta aholkularitza eskaintzen dizkie aldi baterako adingabe bat hartu nahi duten familiei

Adingabeen harrera aldi baterako babes neurri legala da. Hala, familia bati ematen dio haur baten zaintza, harrerak irauten duen bitartean haur hori zaintzeko, artatzeko, elikatzeko eta prestakuntza integrala emateko konpromisoa hartuta. Harrera bakoitzaren iraupena eta ezaugarriak haur bakoitzaren beharren eta zirkunstantzien arabera adosten dira.

Zer da familia harrera?

Aldi baterako babes neurri legala da. Hala, familia bati ematen dio haur baten zaintza, harrerak irauten duen bitartean haur hori zaintzeko, artatzeko, elikatzeko eta prestakuntza integrala emateko konpromisoa hartuta. Harrera bakoitzaren iraupena eta ezaugarriak haur bakoitzaren beharren eta zirkunstantzien arabera adosten dira.

Familia bateko bizikidetza da garapen pertsonal eta sozial osasuntsua bermatzeko girorik egokiena. Familia gai da afektuzko harreman esparru bat sortzeko, egitura eta gaitasun egokiarekin konbinatuta, haur horiei beren aurretiko historiak eragindako kalteak konpontzen laguntzeko eta haien garapena errazteko testuinguru bat eskainiz.

Aldi berean, gurasoengandik bananduak izan diren haur batzuentzat komenigarria da beren jatorrizko familiarekin harremana ez galtzea. Horregatik, harrera positiboa izan dadin, bi familiek parte hartu behar dute kasu horietan.

Haurrak bi familien presentzia aldi berean integratu behar du bere bizitzan, eta, horretarako, beharrezkoa da hori posible eginen duen bisita erregimena izatea.

Horregatik, haur horiek zaintzeko prest dauden familiak behar dira, beren jatorrizko familiekin loturak izaten lagunduko dietenak, haur horiek etxetik irtetea eragin zuten inguruabarrak ulertzen lagunduko dietenak eta bizimodu, balio eta hezkuntza estilo onetan erreferentzia izanen direnak.

Familia harreragile bihurtzeko prozesua

Familia harreragile bihurtzeko prozesua Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzarekin harremanetan jarriz hasten da. Hala, informazioa jaso eta/edo programan parte hartzeko eskatzen da, honako bide hauetako baten bidez:

Telefonoa: 848421210
Helbide elektronikoa: familiasdeacogida@navarra.es
Izapide elektronikoak: http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/2566/Programa-de-acogimiento-familiar

Hurrengo urratsak:

  1. Informazio elkarrizketa batera joatea, programa eta balorazio prozesua ezagutzeko.
  2. Prestakuntza. Prozesuarekin jarraitzen duten familiek eta pertsonek talde txikietan (12-15 pertsona) egin ditzakete prestakuntza saioak, harreraren zailtasunei eta inplikazioei buruz hausnartzeko. 
  3. Baldintza fisiko, psikiko eta sozialen, harreraren motibazioen eta bakoitzaren ezaugarrien balorazio psiko-soziala, eskaintzaren baldintzak zehaztu ahal izateko.
  4. Etxebizitzaren eta ingurunearen edukiera eta bizigarritasun baldintzak ezagutzeko etxez etxeko bisita.
  5. Familia harrerarako egokitasuna modu positiboan baloratu ondoren, familia familia zorroan sartuko da, harik eta haur bat harreran sar daitekeen arte. 
  6. Adingabearen eta harrera familiaren arteko egokitzapen aldia, bisiten, asteburuko topaketen, eskola oporren eta eguneroko bizikidetzaren bidez, harrera formalizatu arte.
  7. Familia harrera eratzea eta bizikidetza hastea
  8. Lagun egitea. Nafarroako Gobernuko Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzak, diziplina anitzeko talde tekniko baten bidez, familia harreraren bilakaeraren jarraipena egin eta adingabeari, familia harreragileari eta familia biologikoari lagundu behar dio prozesuan zehar. Laguntza horren bidez, orientazioa eta aholkularitza eskaintzen dira. Prozesuan zehar sortzen diren beharrak detektatzen dira, eta horiei erantzutea da helburua. Halaber, beharrezkoa den kasuetan, beste baliabide osagarri batzuk inplementatzen dira.
  9. Famili harrera amaitzea: harrera eten egin daiteke, honako arrazoi hauengatik:
  • Adingabea jatorrizko familiarekin itzultzea. 
  • Prozesuan zailtasunak egotea, eta, beraz, beste baliabide egokiago bat bilatu behar izatea.  
  • Adingabea adinez nagusi bihurtzea.

Familiaren hautaketa ez dago lotuta eskaintza aurkeztu den datarekin, baizik eta harrerako pertsonak edo familiak eskaintzen dituen baldintzekin eta prestasunarekin eta adingabeak dituen premia eta ezaugarriekin.
 
Harrerarako baldintzak

Harrera familiak lankidetzan aritzen dira eta erantzunkideak dira administrazioarekin, haurrei arreta ematen.

Edozein familiak, bere egitura edozein dela ere, programan parte hartzeko eska dezake, izan pertsona bat edo bikote bat, seme-alabekin edo seme-alabarik gabe. Hala ere, edozein familiak ezin du edozein haur hartu; hautaketa eta balorazio prozesu bat behar da, familiak oinarrizko baldintza batzuk bete ditzan.

Familiak bilatzen dira, batez ere Nafarroan bizi direnak, baldintza hauei erreparatuta: heldutasun pertsonal eta egonkortasun nahikoa; haurrak zaintzeko baldintza fisiko eta psikikoak; hartutako adingabeei afektua, babesa eta egonkortasuna emateko gaitasuna; egitura egokia; haurra gizarte sare zabalago batean integratzeko gaitasuna; haurra hazteko denbora eta haren garapenerako balioko duten gizarte arauak eta balioak transmititzeko gaitasuna.

Harrerarako motibazioak elkartasuna izan behar du, eta ez familiaren beraren gabezia afektibo edo ekonomikoak. Pertsona harreragileek argi izan behar dute helburua ez dela adopzioa, eta jatorrizko gurasoek bizi dituzten krisi egoerak denbora luzeagoan edo laburragoan gainditzeko modukoak izanen direla; beraz, kasu batzuetan, adingabeak jatorrizko familiarekin itzultzeko aukera dago.

Horregatik, beren historia pertsonala onartu behar dute, haurrak jatorrizko familiarekin dituen harremanak erraztu behar dituzte, eta ezarritako bisita erregimena errespetatu behar dute.

Era berean, harreragileek jarrera kolaboratzailea erakutsi behar dute familia harrerako prozesuan erreferentzia den babes sistemako langileekin. 

Harreraren modalitateak

Harrera programa babesgabetasun egoeran dauden eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zaintzapean dauden haurrentzat da. Normalean, haur horiek gurasoengandik banandu behar izan dituzte, arretarik gabeko egoeretan, jokabide arduragabeetan edo abandonu egoeretan ikusi dutelako beren burua.

Legeriak familia harreraren hainbat modalitate jasotzen ditu, helburuaren eta iraupenaren arabera.  

1. Larrialdietako harrera

Neurri hori presazko edo unean uneko esku-hartzea behar duten adingabeei aplikatzen zaie, haien egoera baloratzen den bitartean. 0 eta 6 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago. Iraupen laburreko neurria da, gehienez ere sei hilabetekoa, eta adingabe horiek zentroetan sartzea saihestu nahi du.

2. Aldi baterako harrera

Neurri iragankorra da, eta aukera gisa aurreikusten da jatorrizko familiak haurra berriz integratzeko aukera ematea. Modalitate honen iraupena ezin da bi urtetik gorakoa izan.

3. Harrera iraunkorra

Legediak ezarritako epean (2 urte) jatorrizko familiara itzultzeko aurreikuspenik ez duten haurrentzat eta egonkortasun handiagoko neurri bat behar dutenentzat. Mugagabea da, eta adin nagusitasunera arte luza daiteke. 

4. Harrera espezializatua

Besteren familiako harrera ere espezializatzen edo profesionalizatzen ahalko da. Premia bereziak (osasun arazoak, jokabide arazoak, anai-arreben taldeak, etab.) dituzten eta banakako arreta behar duten adingabeei zuzenduta dago. Pertsona edo familia harreragileak hezkuntza edo gizarte arloan prestakuntza izan behar du, bai eta haurtzaroan esperientzia espezifikoa ere.

5. Etengabeko bizikidetzarik gabeko harrerak

Familia baten erreferentzia behar duten adineko haurrak asteburuetan eta oporraldietan zaintzea aurreikusten du, bizikidetza egonkorrik eragin gabe. 

Harrerari laguntzeko neurriak

Harrerak betebeharrak eta zailtasunak dakartza berekin, adingabearen premien eta ezaugarrien ondorioz, bai eta gurasoekiko harremanen ondorioz ere. Horregatik, familia harrerako programak honako laguntza hauek ditu:

  • Prestakuntza: harrerako familiek aldez aurretik eta harreran zehar prestakuntza jasotzen dute.
  • Diziplina anitzeko talde tekniko baten laguntza eta jarraipena: familiek talde tekniko espezializatu baten etengabeko laguntza dute. 
  • Hileko konpentsazio ekonomikoa harrera gastuengatik.
  • Zerbitzu publikoek estaltzen ez dituzten esku-hartzeen edo tratamenduen gastuetarako aparteko konpentsazio ekonomikoak.

Hileko konpentsazio ekonomikoa harrera gastuengatik

  Kalkulua Zenbatekoa
Adingabe bat 63,83% SMI 615,96€
Bigarren adingabea Zenbatekoa %25 murriztea 461,97€
Hirugarren adingabetik aurrera Zenbatekoa %50 murriztea 307,98€

Susana eta Josema, Helena eta Maite, Eguzki eta Gerardo, Eugenia eta Jose Joaquín aritu dira hizketan harrera familia gisa duten esperientziatik.