Nola eskuratu zerbitzuak eta laguntzak?

Zerbitzu guztietarako sarbidea, larrialdiko telefono zerbitzua eta garraio egokitu eta lagundurako zerbitzua izan ezik, interesdunari dagokion Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren edo Auzoko Unitatearen bitartez egiten da. Han orientatuko dizute pertsonaren premietara ondoen egokitzen diren esku-hartze modalitateei buruz. Ondoren, Nafarroako Autonomia eta Garapen Agentziak ebazpena emanen du, dagozkion zerbitzu bermatuak edo bermatu gabeak eskuratzea onartuz.

Zer dira oinarrizko gizarte zerbitzuak eta nola antolatzen dira?

Oinarrizko gizarte zerbitzuak gizarte zerbitzuen sistema publikoko oinarrizko unitateak dira, sisteman sartzeko atea eta hartzaileengandik eta esparru familiar eta sozialetik gertuen dagoen maila. Gaur egun, 44 Oinarrizko Gizarte Zerbitzu daude eta lurralde osoa hartzen dute. Iruñeko kasuan, zerbitzua Auzoko 13 Unitatetan deszentralizatuta dago.

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetatik edo Auzoko Unitatetik zein dagokit niri?

→ Aurki ezazu zerbitzua

Zure interesekoa da

Eska dezaket eman dizkidaten laguntzak edo zerbitzuak berrikustea edo aldatzea?

Berariazko izapideari jarraituz eska daiteke, betiere eskatutako errekurtsoaren berariazko betekizunak betetzen badira.

Behin laguntza edo zerbitzuaren eskaera onartuta, zer betebehar ditut?

  • Jasotako zerbitzua edo dirulaguntzak zertarako diren, horretarako erabiltzea.
  • Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren (PAGNA) aurrean justifikatzea dirulaguntza emateko eskatzen diren betekizunak eta baldintzak betetzen direla.
  • PAGNAren egiaztapen-jarduketen mende jartzea, eskatzen den informazioa emanez.
  • Xede bererako beste laguntza, dirulaguntza, diru-sarrera edo baliabiderik lortu bada, PAGNAri horien berri ematea. Informazio hori jakin bezain laster emanen da, eta, betiere, jasotako funtsaren gastu frogagiriak igorri baino lehen.

Betebehar horiek betetzen ez badira edo Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan aipatutako edozein arrazoi gertatuz gero, hartutako dirua osorik edo hein batean itzuli beharko da. Legeek aipatutako kasuetan, gainera, bidezkoa izanen da dirulaguntza pagatu zenetik hura itzultzeko ebazpena eman arte sorrarazitako berandutza korrituak eskatzea.

Behin onartu eta gero, galtzen ahal dut zerbitzu edo laguntzetarako eskubidea?

Honako kasuotan iraungiko da dirulaguntzak edo zerbitzuak jasotzeko eskubidea:

Hala zerbitzuak nola laguntzak jasotzeko eskubidea galtzeko arrazoiak:

  • Haiek emateko ezarritako betebehar edo baldintzaren bat ez edukitzea edo betetzetik gelditzea.
  • Titularraren heriotza.
  • Laguntza edo zerbitzua eskuratzeko iruzurra egitea.

Laguntzak jasotzeko eskubidea galtzeko arrazoiak:

  • Laguntzaren erabilera okerra, dagokion helbururako ez erabiltzeagatik.

Prestazioa kentzeko erabakiak ondorioak izanen ditu horretarako arrazoia gertatu eta hurrengo hilaren lehenbiziko egunetik aurrera. Jakinarazpena atzeratzen bada, epe horretatik aurrera jasotzen duen dirua itzuli egin beharko da.

Ezetz esaten badiote zerbitzu edo laguntza izateko eskaerari, jar dezaket errekurtsoa erabaki horren kontra?

Zerbitzu edo laguntza bat ukatzen denean, interesdunari erreklamazioa egiteko erabil dezakeen bidea eta hura zein erakunde administratibotan aurkeztu behar duen jakinaraziko zaio, ukoaren berri ematen duen ebazpenarekin batera.

Zer dira zerbitzuari loturiko prestazio ekonomikoak?

Zerbitzu profesional bat ordaintzeko aldizkako prestazioa, Gizarte Zerbitzuen Sistema Publikoak eman ezin duenean. Zerbitzu profesional bat hartzeko eskubidea bermatuta duten pertsonei hura baliatzeko aukera izan dezaten ematen da, baita Gizarte Zerbitzuen Sistema Publikoak eman ezin duenean ere.  

Laguntza horiek bermatutako zerbitzu zehatza ordaintzeko baino ezin dira erabili. 