2024ko maiatzaren 17a

Osasun Departamentuak eta Farmazialarien Elkargoak GIBa goiz detektatzeko programa zabaldu dute Nafarroako 50 farmaziatara

Ekimenak gaixotasun honen diagnostiko goiztiarra sustatzen du arrisku-harremanak izan dituztela susmatzen duten pertsonentzat
Proba 50 farmaziatan egin daiteke.
camera_alt Proba 50 farmaziatan egin daiteke.   Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak eta Foru Komunitateko Farmazialarien Elkargo Ofizialak (COFNA) GIBa Goiz Detektatzeko Programa zabaldu dute Nafarroako 50 farmaziatara. Hemendik aurrera, edozein herritarrek egin ahal izango du GIB proba azkar eta anonimo bat. Proiektua 2023ko azaroan hasi zen pilotu gisa Nafarroako 12 botikatan, eta hemendik aurrera 38 botika gehituko zaizkio; beraz, 50 bat izango dira zerbitzu hori nahi duten herritar guztiei eskainiko dietenak.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).