2023ko irailaren 27a

Nafarroak proiekzioa handituko du Kanpo Ekintzan eta protagonismoa Europan, Euroeskualdeko lehendakaritza hartuz 2024an eta 2025ean

Nafarroako Gobernuak Akitania Berria eta Euskadi barne hartzen dituen eta Gizarte Ekonomiako lankidetza estrategiko bati argi berdea eman dion erakunde horren Batzarrean duen ordezkaritza berritzea onartu du gaurko bilkuran
collections Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak protagonismo handiagoa izango du Europar Batasunean, Euroeskualdeko lehendakaritza hartuz 2024-25 aldian. María Chivite Navascués izango da presidente.

Ildo honi helduz, Nafarroako Gobernuak gaurko bere bilkuran, halaber Akitania Berria eta Euskadi kide dituen erakunde horren Batzarrean duen ordezkaritza berritzea onartu du; eskualde horiekin batera argi berdea eman berri dio Gizarte Ekonomiako lankidetza estrategiko bati, bere azken Batzar Exekutiboan erabaki zenaren arabera. Beste ekimen batzuekin batera, kasu, duela gutxiko Euroeskualdea Berritzeko laguntzen deialdia edo Poctefaren Hainbat urtetarako Finantza Esparruarekin lotutakoak, departamentu arteko garrantziko lan-ildoak dira zein sustatzen diren -bere Kanpo Ekintzako Planaren baitan- bigarren lehendakariorde Ana Ollo Hualdek zuzentzen duen Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskerako Departamentutik; hark eman ditu jakitera Gobernuaren bilkura osteko prentsaurrekoan.

Saio horretan adostuari jarraiki, Lurralde Kohesioko kontseilari Oscar Chivite Cornagok ordeztuko du Bernardo Ciriza Perez Lurralde arteko Lankidetzarako Europako Lurralde Elkartearen Batzordean (AECT) “Akitania Berria, Euskadi, Nafarroa Euroeskualdea”. Organo honetan Nafarroa ordezkatzen jarraituko dute Maria Chivite Lehendakariak; bigarren lehendakariorde Ana Ollok; Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilari Mikel Irujo Amezaga; eta Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko bere homologo Juan Cruz Cigudosa Garciak. Ordezkaritza hau osatuko da Kanpo Ekintzako zuzendari nagusi Sergio Perez Garciarekin.

Gizarte Ekonomiaren Lankidetza estrategikoa eta berrikuntzarako laguntzak

Gobernuaren bilkura berean, Ollo lehendakariordeak jakitera eman du joan den astean Euroeskualdeko Batzorde Exekutiboak, zeinekin Nafarroak bat egin zuen 2017. urtean, ETESS (Gizarte Ekonomia Solidarioaren Mugaz Haraindiko Eremua) lankidetzarako estrategia baten sorrera onartu zuela, ANEL-en lidergoarekin, zeinekin batera datozen Konfekoop (Euskadi) eta CBE Seignanx (Akitania Berria). Bere helburua, Gizarte Ekonomiaren Mugaz Haraindiko Eremu bat abian jartzea eta dinamizatzea litzateke, Euroeskualdeko mugaz haraindiko lurraldearen eraldaketa sozialerako lankidetzako mekanismo bezala.

Eskualdeko Administrazioekin elkarlanean Euroeskualdeko mugaz haraindiko eremua osatzen duten eskualdeen Gizarte Ekonomiaren erakunde nagusienek bultzatzen duten

lan-prozesu iraunkor baten dinamizazioan datza. Lankidetza estrategiko hau, joan den otsailean Kanpo Ekintzako Zuzendaritza Nagusiak antolatutako lehenengo Gizarte Ekonomiaren Mugaz Haraindiko Topaketan zehar hasitako lankidetzaren ondorioa da eta urrats garrantzitsua izango da 2024-2026 Euroeskualdeko Lurralderako Gizarte Ekonomiaren lehenengo Plan Estrategikoa garatzeko eta horrela Ekonomia Sozialean erreferente europar bat izaten jarraitzeko.

Euroeskualdeko Batzorde Exekutiboaren azken bileran “Euroeskualdearen Berrikuntza” deialdia egitea onartu zen; proiektuen deialdi hau 400.000 eurorekin hornituta dago eta Euroeskualderako lankidetza sustatzea du xede gure S4 Espezializazio Adimentsuaren Estrategiarekiko gai komunetan, adibidez: biozientziak, osasuna, silver economy; fabrikazio aurreratua, aeronautika, mugikortasun elektrikoa, Elikadura industria, elikadura osasuntsu eta jasangarria; energia berriztagarriak; etxebizitza jasangarria, eraikuntza jasangarria, basoa, egurra; eta Industria sortzaile eta kulturalak, Industria audiobisuala.

Proiektuak aurkezteko epea astelehenetik, irailak 25, dago indarrean eta unibertsitate, elkarte eta gainerako interesatuek urriaren 30era arte aurkeztu ahal izango dituzte, hori baita bere epemuga. Informazio gehiago Euroeskualdearen webgunean.

Nafarroa, europar ospakizunen hurrengo egoitza

Kanpo Ekintzako Planean xedatutako estrategiak hazkunde bat kontenplatzen du, bai “Nafarroak Europan” duen presentzian eta bai “Europak Nafarroan” duen presentzian. Ildo horretatik esan behar da, alde batetik, datorren 2024an Nafarroak Maria Chivite lehendakariaren irudian ordezkatuko duela Euroeskualdearen lehendakaritza, bi urteko eperako; hala, Foru Komunitateak lankidetza eremu honetako bere dinamizatzaile lana finkatuko du. Eta bestetik, baina oraingo honetan Europako Kontseiluko lehendakaritza espainiarraren eskutik jada 2023ko bigarren seihileko honetan, Nafarroa halaber egoitza izango da zenbait ospakizun europarretarako; besteren artean, nabarmentzekoa litzateke Automozio Eskualdeen Itunari buruz azaroaren 8-9rako aurreikusia.

Honi beste batzuk erantsi behar litzazizkioke, esaterako "Demokrazia, irakurketa eta informaziorako eskubidea liburuan, irakurketan eta liburutegietan" Jardunaldiak eta “Europeana”ren topaketa (urriak 16 eta); “Bio-osasunaren Topaketak” (urriak 16 eta 17); “One Health mikrobioen aurkako Erresistentziari buruz” goi mailako Topaketa (urriak 19 eta 20); PRESURA 2023 “Landa Eremuko Espainiaren Birpopulatzerako Azoka Nazionala (urriak 20tik urriaren 22ra); “Berdintasunaren bilera ministerial informal” bat (azaroak 23 eta 24) edo data berean, Iruñara europar mailako pertsona aditu eta funtzionarioak ekarriko dituen “Sexu askatasunari buruzko bilera” bat.