2023ko maiatzaren 24a

Nafarroak bat egin du Cardiffeko Adierazpenarekin, zeinak atlantikoko makroreskualde baten sorrera sustatzen duen

Sergio Pérez Kanpo Harremanetarako zuzendari nagusiak CRPMren Arku Atlantikoa batzordearen Batzar Nagusian parte hartu du, 50. urteurrena ospatzen duen Europako sarean
CRPMren Batzar Nagusiko parte-hartzaileak
camera_alt CRPMren Batzar Nagusiko parte-hartzaileak  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Periferiako eta Itsasoko Eskualdeen Konferentziako (CRPM) Arku Atlantikoa osatzen duten eskualdeek adierazpen bat onartu dute, eta, bertan, Atlantikoko Estrategiari dagokionez Europaren lankidetza eguneratzeko eskatu dute. Gainera, Atlantikoko eremuak aurre egin beharreko erronkei erantzuteko deia egin diete estatu kideei.