Descárgate la app
Lurralde Kohesioak Toki Inbertsioen Planeko 6 milioi euroko erreserbako inbertsio berriak gehitu ditu
2024ko otsailaren 5a
Lurralde Kohesioak Toki Inbertsioen Planeko 6 milioi euroko erreserbako inbertsio berriak gehitu ditu
Chivite kontseilariak, Vianara egindako bisitan, Nafarroako Gobernuak kalitatezko ura hornitzeko azpiegiturei emandako bultzada azpimarratu du
Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, Toki Inbertsioen Planaren erreserba-zerrendan agertzen zen 6.287.823 euroko inbertsioak sartzea onartu du, Nafarroako Gobernuak toki entitateen garapen iraunkorrarekin duen konpromisoa sendotuz. Jarduera horiek erakunde publikoen arteko lankidetzari esker egin daitezke. Nabarmentzekoa da, inbertsio osotik, Nafarroako Gobernuak gutxienez %80 finantzatuko duela.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).