2023ko azaroaren 24a

Igande honetan egingo dira maiatzean hautagairik izan ez zuten 39 kontzejutarako hauteskundeak

Beste 38 kontzejutan ere ez da hautagairik aurkeztu oraingo honetan

Igande honetan hauteskundeak egingo dira 21 udalerritako 39 kontzejutan, kontzejuen batzordeko ordezkariak hautatzeko, 2023ko maiatzaren 38ko hauteskundeetan hautagairik aurkeztu gabe geratu ziren-eta. 

Maiatzeko hauteskundeetan, ez zen hautagairik aurkeztu 40 udalerritako 77 kontzejutan; beraz, kontzeju-hauteskunde partzialen beste deialdi bat ireki zen.

Bigarren aukera honetan 43 hautagaitza aurkeztu dira deitutako 77 kontzejuetako 39tan. Jarraian zehaztuta datoz hautagaitzak aurkeztu dituzten kontzejuak: Artabia eta Eulz (Allin); Artatza (Ameskoa Behea); Etsain eta Olague (Anue); Intza (Araitz); Zuhatzu (Arakil); Nagore (Artzi); Aitzoain eta Berriogoiti (Berriobeiti); Bizkarreta / Gerendiain, Esnotz, Lintzoain eta Mezkiritz (Erro); Eugi eta Larrasoaña (Esteribar); Arre, Orikain eta Sorauren (Ezkabarte); Girgillao (Girgillao); Labeaga (Iguzkitza); Otsakar (Txulapain); Baraibar eta Iribas (Larraun); Ekai-Longida (Longida); Metauten (Metauten); Aspurz (Nabaskoze); Imarkoain (Noain - Elortzibar); Arbontze (Erromantzatua); Tiebas (Tiebas-Muru Artederreta); Alkotz, Auza, Eltso, Iraizotz eta Suarbe (Ultzama); Zenborain (Untziti); Olatz (Eguesibar); Aratzuri eta Asiain (Oltza Zendea).

Nabarmentzekoa da, oraingoan ere hautagaitzarik aurkeztu ez duten 38 kontzejuetan, ez dela hauteskunderik ospatuko.

Bestalde, igandean Maiatzeko hauteskundeen bozketa ekitaldia errepikatuko da Iratxeta (Leotz) kontzejuan, boto zenbaketa egiterakoan udalerri honetako hauteskunde-erroldan agertzen diren pertsonekin alderatuta boto gehiago zenbatu zirenez.

Horrez gain, igandeko kontzejuetako hauteskundeak halaber maiatzean hautagaitzarik aurkeztu ez zuten udaletako hauteskundeekin batera ospatuko dira, udal hauteskunde hauek Espainiako Gobernuaren eskumenekoak izanik.

Kontzeju hauen ezaugarriengatik, botoen kontaketa ez da automatizatua, eta horregatik hauteskundeen emaitzak ez dira berehalakoak izango; elecciones.navarra.es  webgunean argitaratuko dira.

Zenbaketa egin ondoren, kontzejuen eraketa-data datorren abenduaren 16a, larunbata, izango da.