2023ko maiatzaren 26a

519.262 nafar daude bozkatzera deituta igande honetan Parlamenturako hauteskundeetan

Nafarroako Gobernuak desgaitasuna duten pertsonei botoa emateko eskubidea errazteko egin dituen zenbait ekimen izango dira jardunaldiaren berritasun nagusia
Deskargatu irudia Irudi galeria

Guztira 519.262 nafar daude deituta botoa ematera datorren igandean, maiatzak 28, Parlamenturako hauteskundeetan. Nafarroako Gobernuak antolatutako hauteskunde-prozesua da, eta kontzeju-hauteskundeen (Foru Gobernuaren eskumena ere bada) eta udal-hauteskundeen (Espainiako Gobernuak antolatzen du) egun berean egingo da.