2022ko urtarrilaren 18a

Nafarroak bere politika berdeak azaldu ditu, Dubaiko Expoan ospatu diren Zirkularitateko Europako Egunetan

Ekonomia berdeago baterantz joateko enpresei eskaintzen zaizkien laguntza-lerroak nabarmendu ditu Exekutiboko ordezkariak

Industriaren, Energiaren eta Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusi Uxue Itoizek Dubaiko Expoaren Europako pabiloian parte hartu du, zirkularitatearen Europako Egunen barruan. Topaketa gaur goizean egin da eta bertan azaldu dira Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak trantsizio ekologikorako eta jarduera jasangarrien sustapenean aurrera egiteko egiten dituen ekintzak. Ekitaldian Europako beste herrialde batzuetako eskualdeak ere izan dira, hala nola Finlandia, Eskozia eta Mazedonia.

Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.