Gehiago jakiteko

Gehiago jakiteko

Gehiago jakiteko

Gehiago jakiteko

Ohiko galdera batzuk

Ohiko galdera batzuk

Algunas preguntas frecuentes

Nork prestatu eta mantentzen du SITNAren informazioa?

Eskura dagoen informazioa SITNAri atxikitako erakunde publikoek sortu dute, hala nola Nafarroako Gobernuak, enpresa publikoek eta toki-erakundeek legezko eredu baten araberako antolaera bati jarraituz. Ematen den informazioa kalitatezkoa izanen dela bermatzeko, SITNAk kontrol batzuk erabiltzen ditu eta, gainera, eskatu egiten du jakin dadin nor den geruza bakoitzaren titularra, hura arduratu dadin mantentze-lanez.

Zer da ortoargazki bat?

 

Lurraren airetiko argazkia da, gehienetan hegazkin batetik egina. Fotogrametria-prozesu baten bidez, proiekzio ortogonal bihurtzen da, hau da, distortsio guztiak ezabatzen ditu, bai lurraren erliebeak eragindakoak eta bai argazkia ateratzeko ardatzak bertikaltasunik ez izateak eragindakoak. Hala, lortutako irudia eskalan eta koordenatuetan dago, hots, haren gainean neur daiteke edo beste informazio-geruza batzuen gainean jartzen ahal da. Nafarroako Ortoargazkia milaka irudi (banakako argazki) batzen dituen segida bat da, eta hartan ez dira hautematen bata bestearen arteko aldaketak.

Zenbatean behin eguneratzen dira SITNAren datuak?

SITNAk informazio-geruza asko biltegiratzen ditu, eta era desberdinean eta erritmo desberdinetan eguneratzen dira. IDENAn argitaraturiko geruza bakoitzaren metadatuek kasuan-kasuan erakusten dute zer prozedura erabiliz eta zer maiztasunez eguneratzen diren. Batzuk aldaketa bakoitzarekin batera eguneratzen dira; beste batzuk, datuaren kalitatea hobetu edo landa-lana aurreratu ahala; eta beste batzuk, berriz, urteroko bertsioak edo sailak dira produktu bereko data ezberdinekin.

Algunas preguntas frecuentes

Zer koordenatu-sistema erabiltzen du SITNAk?

SITNAren erreferentzia-sistema ofiziala ETRS89 erreferentzia-sistema da, eta UTM 30 iparraldea proiekzioa (kodea: EPSG: 25830), Espainiako erreferentzia ofizialeko sistema geodesikoa arautzen duen uztailaren 27ko 1071/2007 Errege Dekretuan agindutakoari jarraikiz. Hala ere, bisorea gai da datu-multzoak beste erreferentzia-sistema batzuetan aurkeztu, gehitu edo deskargatzeko; esate baterako, GPSek erabiltzen dituzten sisteman (WGS84; kodea: EPSG:4326).

Zer alde dago Geoatariaren eta IDENAren artean?

Geoataria dugu gune nagusia Foru Komunitateko informazio geografikoarekin eta kartografiarekin zerikusia duten informazio, baliabide, tresna eta ezagutza guztiak eskuratzeko.. Interes orokorreko gai eta jakingarri ugari eskaintzen ditu eta, haiei esker, erabiltzaileek modua dute Nafarroa informazio geografiko zabal eta zehatz baten bidez ezagutzeko; bestetik, informazio hori doan erabil dezakete nork bere mapak eta zerbitzuak sortzeko, baita haiek zabaldu eta partekatzeko ere. IDENAk, berriz, espazioko beste datu-azpiegitura batzuekiko elkarreragingarritasun-premiak asetzen ditu. Web-plataforma bat da, eta Geoatariaren barnean dago. Software librean oinarritua da, zerbitzuak ematen ditu, Open Geospatial Consortiumeko (OGC) nazioarteko estandarren arabera, eta ahalmen handiko bisore geografiko bat dauka.

Nola har dezaket parte Geoatariaren garapenean?

INKESTA inprimakiaren bidez bidaltzen ahal dizkiguzu zure iruzkin, kritika eta iradokizunak, inprimakia Geoatariko orri nagusitik eskuraturik. Zure iritzia garrantzitsua da edukiak hobetzeko eta zabaltzeko. Zure mapak bidaliz ere parte hartzen ahal duzu, beste batzuek erabil ditzaten, MAPAK menuko BIDALI ZURE MAPA inprimakiaren bidez, eta, hala, ZUEN MAPAK atalean erakutsi ahal izanen ditugu.

Ohiko galdera batzuk

Glosarioa

Glosarioa

Glosarioa

A    B    C    D    E    F    G    H    I    J    K    L   M   N   Ñ   O   P   Q   R   S   T   U   V   W   X   Y   Z

 

Volver arriba