Iván Garde Fernández
Ez zen modu kontzientean identifikatzen emakume transekin. Hasiera batean emakume homosexuala izanen zela uste zuen, argi baitzuen ezin zela emakume heterosexuala izan.
Ez zen modu kontzientean identifikatzen emakume transekin. Hasiera batean emakume homosexuala izanen zela uste zuen, argi baitzuen ezin zela emakume heterosexuala izan. Aktibismoaren bidez lesbianengana hurbildu zen. Gogoan ditu Nines, Amparo, Mª José Urra, Arantxa Garjón eta beste batzuk. Non elkartu ohi ziren esan digu.
Taldea elkartu eta izen baten bila hasi ziren, Lumatza; izen horren zergatia azaldu digu. Pasadizoren bat kontatu digu. M8etan emakume feminista guztiekin elkartu ohi ziren. 80ko eta 90eko hamarkadetako E28ei buruz hitz egin du. Oso berandu arte ez zuten elkarrekin festarik egin EHGAMek eta Lumatzak. Jaiak non egiten zituzten kontatu digu, Loretxean eta Euskal-Jai frontoian, kasu baterako.
Gasolindegi batean lan egiten zuen garaian emakume trans asko ezagutu zituen. Oso testigantza gogorrak entzun zituen, eta horrek bere benetako nortasuna onartzea oztopatu zion. Haurtzaroan bere genero adierazpenaren inguruan izandako prozesu eta oroitzapen horiek azaldu dizkigu. Aktibismoan, konturatu zen emakume homosexualen ideologia ez zetorrela bat berak bizitza ulertzeko zuen moduarekin. Azaldu digunez, orain patriarkatu deitzen zaion horri falokrazia deitzen zitzaion orduan.
18 urte zituenean ekin zion aktibismoari. 2000. urtearen inguruan, azkenik, Lumatza eta EHGAM elkartu eta Kattalingorri sortu zuten, eta Ivanek Iruñera itzuli zenean, 33 urte zituela, ezagutu zuen elkarte hori. Azaldu digu nola ezagutu zuen lehen mutil transa eta zer piztu zion jazoera horrek. Adierazi digu garai hartan trans izateari buruzko informazioa bilatzen hasi zela eta egoera zer-nolakoa zen. Emakume transen sufrimendua transmititu digu.
Lumatzako eta EHGAMeko militantziak beste militantzia korronte batzuekin bat egiten zuen hein handi batean. Garai hartako aktibistak anitzak zirela eta borroka askotan parte hartzen zutela deritzo; beti pertsona berberak zeuden sartuta gauza guztietan.
Lumatzakoek eskubide berdintasuna ikusarazi eta aldarrikatu nahi zuten. Garai hartako desparekotasun egoeraz eta eraso homofobo eta matxistez mintzatu da.
80ko eta 90eko hamarkadei dagokienez, ildo berean lan egiten zuten kolektiboak EHGAM, Gehitu, Lumatza eta beste kolektibo feminista batzuk ziren, hala nola Andrea, gaur egun Lunes Lilas deritzon elkartea. Zabaldiz, Sarez eta Hiesaren Aurkako Batzordeaz ere hitz egin digu, eta guzti-guztiek kidetasun handia zutela nabarmendu du. Nafarroako herrietako jende asko ez ezik, Euskal Herriko leku guztietako pertsonak ere etorri ohi ziren Iruñera asteburuetan. Gertuko –Euskal Herriko eta Errioxako– kolektibo lesbikoekin baino ez zuten harremana.
Bere prozesuan zehar, ahal izan zuen pertsona guztien babesa bilatu zuen. Iruñean pertsona transak bilatu zituen eta, geroago, Madrilen eta Bartzelonan hasi zen bila. Interneten ere bilatu zuen laguntza. Bere laguntza sareari buruz hitz egin du. Iruñean ez zegoenez baliabiderik, Kattalingorrin sartu zen eta Ilota Ledo sortu zuen orduan.
Andraizekoek jardunaldi batzuk antolatzea onartu zuten, eta Ivanek baldintza jakin batzuk jarri zituen; baldintza horiek onartu egin zizkioten. Farmazia laborategiekin hasi ziren lan egiten; Andraize, Abiatze eta Gozamenez elkarteetako zenbait pertsona aipatu dizkigu. Boluntario talde bat osatu zuen, eta bakoitzak bere gaitasunen arabera egiten zituen ekarpenak jardunaldiak osatzeko. Jardunaldietara joan zen profesionalen taldeari buruz hitz egin digu.
Jardunaldi haiek egin ondoren, PSOEk irekitasunez erakutsi zuen bere babesa. Jardunaldien ondorioz, aldarrikapen jakin batzuk bildu eta lege proposamen bat idatzi genuen. 2006an gose greba egin zen. Hainbat elkarte bildu ziren, estatu mailako trans lege bat negoziatzeko. Parlamentuan aurkeztu ziren, beren lege ideia proiektatu eta defendatzeko; Esquerra eta IU alderdiek baino ez zuten sostengatu. Une hartaz hitz egin du Ivanek, legearen gorabeherez eta PSOEk ez ziela lagundu.
01 Hastapenak aktibismoan (gaztelaniaz)
Ez zen modu kontzientean identifikatzen emakume transekin. Hasiera batean emakume homosexuala izanen zela uste zuen, argi baitzuen ezin zela emakume heterosexuala izan. Aktibismoaren bidez lesbianengana hurbildu zen. Gogoan ditu Nines, Amparo, Mª José Urra, Arantxa Garjón eta beste batzuk. Non elkartu ohi ziren esan digu.
02 Lumatzaren sorrera, M8ak eta E28ak (gaztelaniaz)
Taldea elkartu eta izen baten bila hasi ziren, Lumatza; izen horren zergatia azaldu digu. Pasadizoren bat kontatu digu. M8etan emakume feminista guztiekin elkartu ohi ziren. 80ko eta 90eko hamarkadetako E28ei buruz hitz egin du. Oso berandu arte ez zuten elkarrekin festarik egin EHGAMek eta Lumatzak. Jaiak non egiten zituzten kontatu digu, Loretxean eta Euskal-Jai frontoian, kasu baterako.
03 Lehendabiziko emakume transak eta garai hartako ideologia bolleroa (gaztelaniaz)
Gasolindegi batean lan egiten zuen garaian emakume trans asko ezagutu zituen. Oso testigantza gogorrak entzun zituen, eta horrek bere benetako nortasuna onartzea oztopatu zion. Haurtzaroan bere genero adierazpenaren inguruan izandako prozesu eta oroitzapen horiek azaldu dizkigu. Aktibismoan, konturatu zen emakume homosexualen ideologia ez zetorrela bat berak bizitza ulertzeko zuen moduarekin. Azaldu digunez, orain patriarkatu deitzen zaion horri falokrazia deitzen zitzaion orduan.
04 Kattalingorriren sorrera eta nortasuna onartzea (gaztelaniaz)
18 urte zituenean ekin zion aktibismoari. 2000. urtearen inguruan, azkenik, Lumatza eta EHGAM elkartu eta Kattalingorri sortu zuten, eta Ivanek Iruñera itzuli zenean, 33 urte zituela, ezagutu zuen elkarte hori. Azaldu digu nola ezagutu zuen lehen mutil transa eta zer piztu zion jazoera horrek. Adierazi digu garai hartan trans izateari buruzko informazioa bilatzen hasi zela eta egoera zer-nolakoa zen. Emakume transen sufrimendua transmititu digu.
05 Iruñeko aktibismo anitza (gaztelaniaz)
Lumatzako eta EHGAMeko militantziak beste militantzia korronte batzuekin bat egiten zuen hein handi batean. Garai hartako aktibistak anitzak zirela eta borroka askotan parte hartzen zutela deritzo; beti pertsona berberak zeuden sartuta gauza guztietan.
06 Lumatzaren aldarrikapenak eta erasoak (gaztelaniaz)
Lumatzakoek eskubide berdintasuna ikusarazi eta aldarrikatu nahi zuten. Garai hartako desparekotasun egoeraz eta eraso homofobo eta matxistez mintzatu da.
07 Garaiko beste kolektibo batzuk eta harremanak (gaztelaniaz)
80ko eta 90eko hamarkadei dagokienez, ildo berean lan egiten zuten kolektiboak EHGAM, Gehitu, Lumatza eta beste kolektibo feminista batzuk ziren, hala nola Andrea, gaur egun Lunes Lilas deritzon elkartea. Zabaldiz, Sarez eta Hiesaren Aurkako Batzordeaz ere hitz egin digu, eta guzti-guztiek kidetasun handia zutela nabarmendu du. Nafarroako herrietako jende asko ez ezik, Euskal Herriko leku guztietako pertsonak ere etorri ohi ziren Iruñera asteburuetan. Gertuko –Euskal Herriko eta Errioxako– kolektibo lesbikoekin baino ez zuten harremana.
08 Laguntza sareak (gaztelaniaz)
Bere prozesuan zehar, ahal izan zuen pertsona guztien babesa bilatu zuen. Iruñean pertsona transak bilatu zituen eta, geroago, Madrilen eta Bartzelonan hasi zen bila. Interneten ere bilatu zuen laguntza. Bere laguntza sareari buruz hitz egin du. Iruñean ez zegoenez baliabiderik, Kattalingorrin sartu zen eta Ilota Ledo sortu zuen orduan.
09 Las Jornadas Científicas sobre Transexualidad
Andraizekoek jardunaldi batzuk antolatzea onartu zuten, eta Ivanek baldintza jakin batzuk jarri zituen; baldintza horiek onartu egin zizkioten. Farmazia laborategiekin hasi ziren lan egiten; Andraize, Abiatze eta Gozamenez elkarteetako zenbait pertsona aipatu dizkigu. Boluntario talde bat osatu zuen, eta bakoitzak bere gaitasunen arabera egiten zituen ekarpenak jardunaldiak osatzeko. Jardunaldietara joan zen profesionalen taldeari buruz hitz egin digu.
10 Legearen formulazioa eta gose greba (gaztelaniaz)