Zonakatzea - Despoblacion
2022an, Nafarroako despopulatzearen azterketa bat egin zen, lurralde osoa kontuan hartuta, eta udalerri-mailan eta are biztanleguneen mailan aztertu zen, udalerri bakoitzari despopulatze-arriskuaren maila bat esleitzeko, halakorik balego.
Azterketa horren ondorioz, Nafarroako Foru Komunitatean despopulatze-arriskuan dauden udalerrien zerrenda onetsi zen, eta, ondoren, despopulatzearen araberako zonakatzea egin zen, oinarritzat har dadin despopulatzearen kontra borrokatzeko eta erronka demografikoari aurre egiteko politikak ezartze aldera. Udalerrien kategoria edo mota hauek ezarri dira despopulatze-arriskuaren arabera: muturreko arriskua, arrisku bizia, arrisku esanguratsua, gainbehera bizian, gainbehera moderatuan, zaurgarria eta arriskurik gabe.
Webgune honetan, despopulazioaren aurkako Nafarroako Estrategiaren diagnosi-tresna gisa aurkezten da despopulazioaren dimentsio anitzeko adierazlea. Tresna horrek 4 dimentsiotan (demografia, ekonomia, oinarrizko zerbitzuak eta komunitatea) oinarrituta neurtzen du despopulazio-arriskua udal-mailan, eta indarrean dagoen zonakatzea ordezkatzea proposatzen da, despopulazio-arriskua ezaugarritzeko eta laguntzen eta onura fiskalen deialdiak bideratzeko. Kontsultatu tresna hemen (MDren orrira sartu) eta egin zure ekarpenak despoblacion@navarra.es helbidean.
Despopulazioa ez da diskurtsoekin bakarrik borrokatzen, datu erabilgarriekin eta erabaki ausartekin baizik.