Lehiaketa - Despoblacion

LEHIAKETA

HERRIA, DESIRA LEKU

IMAGINARIO BERRI BATERAKO ARGAZKIAK

4.800€ SARIETAN

Nafarroako herriak leku desiragarri, erakargarri, bizi eta etorkizundun gisa irudikatzen dituzten argazki lehiaketa herrikoia.

Epea: Otsailak 20 arte

LEHIAKETAREN XEDEA

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Despopulazioaren aurkako Estrategiaren bidez, bere landa-herrietako despopulazioa irauli nahi du.

Hiri handiek biztanleria biltzen duten baina ongizatean, kontziliazioan eta giza konexioan gabeziak sortzen dituzten mundu honetan, Nafarroako herriak asmo horiei guztiei benetako erantzun gisa azaleratzen dira.

Lehiaketa honen helburua herrietako bizimoduaren abantailak argazkien bidez erakustea da, landa-guneetako edo despopulazio-arriskuan dauden Nafarroako herrietako bizitzaren eszenak balioetsiz.

NOLA PARTE HARTU?

  1. Aukeratu herri berezi hori zuretzat. Lehiaketan Nafarroan despopulazio arriskuan dauden herriek soilik parte hartu ahal izango dute. Honako esteka honetan eskuragarri daudenak (urdinak eta grisak izan ezik, koloreztatutako guztiak sartzen dira arriskuan).
  2. Atera itzazu herriaren alderdi aberasgarriak eta garapen pertsonal eta komunitarioko aukerak nabarmentzen dituzten eszenak (aurkitu argazkiren ezaugarriak "Argazkia" atalean).
  3. Idatzi kontakizun labur bat, oinarrien arabera, irudiaren mezu positiboa indartzeko (aurkitu kontakizunaren ezaugarriak "Kontakizuna" atalean).
  4. Prestatu entregarriak (xehetasun guztiak "Entregatzea" atalean aurkituko dituzu).
  5. Bidali artxiboak despoblacion@navarra.es helbidera.
  6. Entregaren berrespen-mezu bat jasoko duzu talde teknikoak dokumentazioa berrikusi duenean.

ARGAZKIA

  • Parte-hartzaile bakoitzak gehienez hiru (3) obra aurkeztu ahal izango ditu.
  • Formatu digitalean aurkeztu beharko da (kalitate handiko JPEG fitxategia edo gehiegizko konpresiorik gabeko beste formatu estandar bat, hala nola TIFF), behar besteko dimentsioarekin, inprimaketa behar bezala egingo dela bermatzeko 30 x 40 zm tamainan (adibidez, 300 ppp-ko gutxieneko bereizmena irudiaren alde nagusian 30 zm-rako).
  • Koloretako edo zuri-beltzeko argazkiak onartzen dira.
  • Debekatuta dago argazkia adimen artifizial generatiboaren bidez sortzea edo manipulatzea
  • Errebelatze digitalerako oinarrizko doikuntzak onartuko dira, jatorrizko hartunearen esentzia desitxuratzen ez dutenak (adibidez, distira, kontrastea, kolorea, garbitasuna edo zarata-murrizketak).

KONTAKIZUNA

  • Kontakizunak galdera hauetako bati erantzungo dio:
    • Zergatik da zure herria leku desiratu bat?
    • Zerk eragiten dizu herrira itzuli, herrian gelditu eta herritik sortu eta berritu nahi izatea?
    • Zer nahi zenuke aldatzea herrira itzultzeko edo herrian gelditzeko?
  • Argazki bakoitzarekin batera doan kontakizun laburrak jatorrizkoa izan beharko du, eta gehienez 144 karaktere izango ditu (espazioak barne).
  • Gaztelaniaz edo euskaraz idatzi ahal izango da, parte-hartzailearen aukeran.
  • Testuak ez du egilea identifikatzeko daturik izango.

ENTREGATZEA


Lehiaketan formatu digitalean baino ez da parte hartuko. Lan bakoitza posta elektroniko bidez aurkeztu beharko d helbide honetara: despoblacion@navarra.es

Bidaltzen den lan bakoitzeko, parte-hartzaileak honako fitxategi digital hauek aurkeztuko ditu:

  1. Argazkia adierazitako formatuan (lanaren izenburuak/leloak izendatzen du).
  2. Hemen deskargatu daitekeen dokumentua, eskatutako informazioarekin osatua. Fitxategi horri lanaren izenburua eta ondoren, "Txantiloia" hitza jarri beharko zaizkio.
  3. Hemen deskargatu daitekeen dokumentua, PDF formatuan bidalia, egilearen datuekin. Pdf horri lanaren izenburu bera jarri behar zaio, eta, ondoren, "Datuak" hitza.

MODALITATEAK ETA SARIAK

2 sari-modalitate ezartzen dira, eta gehienez 8 sari:

Argazki onenaren saria

Lehiaketaren gaiarekin bat datorren kalitate tekniko, artistiko eta adierazkor handieneko argazkiari ematen zaio, kontaketa edozein dela ere:

  • Lehen saria: 1.000 euro.
  • Bigarren saria: 500 euro.
  • Hirugarren saria: 300 euro.
  • Lehiaketaren ikuspegi integrala hobekien islatzen duen argazkirako akzesita: 200 euro.

Kontakizunarekin egindako argazki onenaren saria

Nabarmenena den lanari ematen zaio (argazkia eta testua bateratua), irudiaren eta kontakizun laburraren osagarritasunagatik, sormenagatik eta kalitate konbinatuagatik:

  • Lehen saria: 1.400 euro.
  • Bigarren saria: 700 euro.
  • Hirugarren saria: 420 euro.
  • Lehiaketaren ikuspegi integrala hobekien islatzen duen argazkirako akzesita: 280 euro.

INSPIRATU

Aurkitu hemen despopulazio-arriskuan dauden Nafarroako herrietan zehar egindako erreportaje ibiltarian egin diren argazkien adibide batzuk:

INFORMAZIO GEHIAGO: Aurkitu informazio guztia lehiaketaren oinarrietan.