ZENTROA - CIN - Roncal/Erronkari



Interpretazio
Zentroa
Naturaren interpretazio zentroak eta turismo bulegoak eraikin bat partekatzen dute Ezka ibaiaren ertzean, Julian Gaiarre kalean: tenore erronkariar ezagunaren omenez jarri zioten izena. Zentroak ingurunearen aberastasun naturalaren berri ematen du, zeinaren adierazgarri nagusietako bat baita Larra-Aztaparreta. Panelen, maketen, joko interaktiboen eta holograma baten bidez, non basozain batek Erronkaribarko mendietako bizitzaren berri ematen duen, Erronkaribarko historia eta etorkizuna azaltzen dira, eta horiek lotura estua dute baliabide naturalekin.
Beheko solairuan lurraldearen geografia, natura eta kulturari buruzko informazio orokorra ageri da, inguruari buruzko turismo eta ingurumen dokumentazioaz gain. Beheko solairuan inguruko hegazti harrapari nagusien erreprodukzioak ikusten ahal dira.
Lehen solairuan Erronkaribarko ingurune naturalaren eta giza bizitzaren ezaugarriak ezagutuko dituzu. Hartzaren bizitza, flora eta fauna adierazgarria, almadien historia eta transhumantzia.
Bigarren solairuan ikus entzunezkoak eta erakusketa etnografiko bat daude, tresna eta lanabes tradizionalekin. Horiek lagungarriak dira Erronkaribarko bizitzari buruzko ezagutzan sakontzeko.
ERRONKARI
Julian Gaiarre kalea z.g. 31415 Erronkari, Nafarroa.
(+34) 948 47 53 17
oit.roncal@navarra.es