Nafarroa Aliantza - Agenda 2030

Nafarroako Aliantza GJHen alde

Gure komunitatea jasangarritasun- eta aurrerapen-eredu bihurtzea

Zer da aliantza?

Responsive Image

Nafarroako 2030 Aliantza ez da konpromiso partekatu bat soilik. Gure ingurunean desberdintasuna markatuko duten soluzio berritzaileen bilaketan indarrak batzeko gonbita egiten digu —erakundeei, enpresei eta herritarrei— . 

Aliantzako kide izatea, etorkizun jasangarriago baten eraikuntzan funtsezko eragile bihurtzeaz gain, ezagutza, esperientzia eta estrategia eraginkorrak partekatuko dituen elkarlaneko sare baten sinergiak eta baliabideak aprobetxatzea da. Hori da 2030 Agendari eta garapen jasangarriari modu aktiboan laguntzeko aukera, gure etorkizuneko belaunaldiek mundu bideragarri eta oparoa jasotzen dutela ziurtatuz. 

Ez zaitez bazterrean geratu. Egin bat Nafarroako 2030 Aliantzarekin, izan zaitez aldaketaren parte eta erakutsi ezazu etorkizun hobea eraiki daitekeela. 

Eginkizuna

Nafarroako gizarteko eragileen (gobernuak, eragile ekonomikoak, gizarte zibila, akademia eta herritarrak) ahaleginak eta baliabideak koordinatzea, Nazio Batuek ezarritako GJHak lortzeko bidean aurrera egiteko.

Ikuspegia

Garapen Jasangarrirako Helburuen (GJH) bidez jasangarritasunarekin lerrokatutako politika publikoak bideratzen dituzten Nafarroako gizarteko eragileen arteko lankidetza indartzeko lan egiten dugu:
  • GJHak betetzeko lotura garatuz.
  • GJHak garatzen dituzten erakundeen lankidetza eta koordinazioa bultzatuz.
  • Ekintza eraldatzaileak proposatuz eta gauzatuz.

Arlo estrategikoak

2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin eta aurreko atalean jasotako eremuekin (5 P)  bat etorriz, eta ongizatea lortzeko ikuspegi integrala sustatzen duten ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-dimentsioei erreparatuz, sei garapen-arlo estrategiko proposatzen dira. Arlo horiek elkarlanerako egitura eta politika sektorialen arteko koordinazioa errazten dute, eta jasangarritasunaren garapenean kudeaketa efizienteagoa eta koherenteagoa ahalbidetzen dute esparru guztietan.
Responsive Image

2030 Agendari buruzko nobedadeak

Ez galdu ezer: albisteak, deialdiak, inpaktu istorioak eta etorkizun jasangarriagoa eraikitzeko baliabideak.

Pie de página