Urpean gera daitekeen eremu batean bizi al naiz?

Nafarroako Gobernuak hiru maila zehaztu ditu eremu jakin baten uholde-arriskua zehazteko, honako hiru faktore hauek kontuan hartuta: uraldiaren errepikatze-denbora, uraren gainazalak hartzen duen sakonera edo altuera eta uraren abiadura. Egiaztatu uholde-eremu batean bizi zaren.

Uholde-eremuei buruzko analisiak egiteko, arriskugarritasun-mapak eta uholde-arriskuaren mapak erabiltzen ditu Nafarroako Gobernuak. Mapa horiek arroko organismoek egiten dituzte, eta Uholde Arriskuko Eremuen Kartografia Sistema Nazionalarenak (SNCZI) dira, edo, hala ez den kasuetan, Nafarroako Gobernuak propio egiten ditu azterlanak.

Bestalde, Nafarroako lurralde-antolamenduko planetan (LAP) ere uholde-eremuak eta horietan onartzen ahal diren erabilerak jasotzen dira.  Material horretan oinarrituta, Nafarroako Gobernuak arestian aipatutako hiru arrisku-mailak zehaztu zituen.

Gogoan izan: ibilgu baten inguruan dagoen lurzati batek uholdeen markarik izan ez arren, horrek ez du esan nahi lurzati horrek uholde-arriskurik ez duenik (ibilgu-zati batzuetan, oraindik ez da egin uholde-arriskuaren azterketarik).

Erabili  IDENA bisorea eta eskuliburu txiki hau urak har dezakeen eremu batean bizi zaren egiaztatzeko.