Descárgate la app
Nola jaso eta kontsultatu Nafarroako Foru Administrazioaren jakinarazpen elektronikoak?
Nola jaso eta kontsultatu Nafarroako Foru Administrazioaren jakinarazpen elektronikoak?
Jakinarazpenak Nafarroako Foru Ogasunarenak badira, jarraitu argibide hauei: Ogasunaren jakinarazpenak.
Gainerako kasuetan, jarraitu jarraibide hauei:
Eskaera betetzean,
- Adierazi erantzuna bitarteko elektronikoen bidez jaso nahi duzula, eta
- Helbide elektronikoa eman, ohar bat jasotzeko jakinarazpen bat duzunean.
Oharra jasotzean, sakatu mezuan aurkituko duzun esteka Gaitutako Helbide Elektroniko bakarrean (DEHú gaztelaniaz) sartzeko eta jasotzeko dauden jakinarazpenak kontsultatzeko.
Bere edukian sartu behar duzu, eta onartu edo baztertu. Frogagiri bat sortuko da; froga gisa erabili ahal izango duzu, behar izanez gero.
Gainera, jasotako jakinarazpen eta komunikazio guztiak kontsultatu ahal izango dituzu.
DEHú-n sartzean, sistemak helbide elektroniko bat eskatuko dizu oraindik eman ez baduzu. Komeni da adieraztea; izan ere, horrela, ohar bat jasoko duzu edozein administraziok jakinarazpen bat bidaltzen duen bakoitzean postontzi honetara.