Descárgate la app
Gidaliburuak
arrow_upward
Tramite-kudeatzailearen eskuliburuak
Tramite-kudeatzailearen eskuliburuak
Fitxategiak sortu eta aldatzea
Creación y modificación de una ficha de trámite (PDF, 2,3 MB), tramiteko fitxategi bat nola sortzen den eta nola aldatzen den jakiteko oinarrizko eskuliburua da. Bertan azaltzen da:
- Nola sartzen den tramiteen kudeatzailean
- Nola sortzen eta aldatzen diren fitxategiak
- Nola eransten diren dokumentuak (Word, Excel, PDF, etab.)
- Nola sailkatzen diren tramiteak
- Nola kentzen den argitalpen-eskaera bat
- Zer egin behar den fitxategi bat baztertzen denean
Arreta berezia eskatzen duten kontuak:
Komeni da eskuliburua ongi irakurtzea, honako alderdi hauei arreta berezia jarriz:
- Nola eransten diren dokumentuak; izan ere, behar bezala gordetzen ez badira, oso zaila izanen da haiek aurkitzea, aldaketaren bat egin behar denean.
- Nola sailkatzen diren tramiteak; izan ere, behar bezala sailkatzen ez badira, ez dira egonen dagokien lekuan (tramiteen bilatzailea, web tematikoak, enplegu publikoaren web-orriak, etab.).
Gainera, kontuan hartu behar da ondoko hau:
- Ez da tramitazio-ekintzarik ezabatu behar, tramitearen egoera (ireki gabe, epea zabalik, ebazten) ekintzen arabera eguneratzen delako. Epea bukatzen denean, ez dira Interneten ikusiko.
- Tramitazio-ekintzetan, CAR kodearen eremua bete behar da, jakinarazteko zein kredentzialekin tramitatzen ahal den. Erregistro Orokor Elektronikoaren (EOE) bidez tramitatzen bada, kodea EOE da. Aplikazioaren URLaren bidez egiten bada, CAUri kodea eskatu behar zaio.
- Tramite batera harpidetuta dauden pertsonei jakinarazpenak bidali behar zaizkie, berri esanguratsuak daudenean (eskabide/inskripzio epearen irekiera, emaitzen argitalpena, etab.). Nahitaez oharra gehitu behar da, berri hori azkar identifikatu ahal izateko.
Eskuliburu guztiak
ⓘ Editorea aipatzen dugunean, edukiaren sortzaileaz ari gara, eta onartzailea aipatzen dugunean, berriz, eduki hori berrikusten duen pertsonari buruz ari gara.
Eskuliburuak
- Definición y alcance del catálogo de trámites (PDF, 336 KB)
- Creación y modificación de una ficha de trámite (PDF, 2,1 MB)
- Nola saihetsi tramitazioko edizio-errore ohikoenak (PDF, 139KB)
Bideoak
- Presentación del nuevo catálogo de trámites: cómo se verá en navarra.es (4:45)
- Creación de una ficha de trámite (14:31)
- Flujo de aprobación de una ficha de trámite: cómo se aprueban y rechazan (5:01)
- Modificación de una ficha de trámite (4:32)