Descárgate la app
Ibilgailu euromodularrak - nafarroa.eus
Ibilgailu euromodularrak
Megakamioiak eta duotrailerrak: zer diren eta zer bidetatik ibil daitezkeen Nafarroan
Ibilgailu-multzo horiek, orain, trafikoari irekita dagoen erabilera publikoko edozein bidetatik ibil daitezke, aldez aurreko baimenik eskatu gabe.
Nafarroak horrelako ibilgailuendako ibilbide-sare bat du.
Megakamioiak eta duotrailerrak: zer diren eta zer bidetatik ibil daitezkeen Nafarroan
Ibilgailu-multzo horiek, orain, trafikoari irekita dagoen erabilera publikoko edozein bidetatik ibil daitezke, aldez aurreko baimenik eskatu gabe.
Nafarroak horrelako ibilgailuendako ibilbide-sare bat du.
- Zer da ibilgailu euromodularra?
- Baldintza teknikoak
- Zer bidetatik ibil daitezke Nafarroan?
- Ibilbide-sare horretatik kanpoko bideetatik ibil daitezke?
Zer da ibilgailu euromodularra?
Hona hemen haren ezaugarri nagusi batzuk:
- Multzo euromodular bat da sei ardatz-lerro baino gehiago edo bi modulu baino gehiago dituen ibilgailu-multzo bat. Modulu horietako bakoitza ibilgailu bat da, eta bakoitzak bere aldetik bete behar ditu Ibilgailuen Erregelamendu Orokorrean ezarritako gehieneko masak eta neurriak (IX. eranskina).
- Multzo euromodularrek 32 metroko luzera har dezakete, eta 72 tona pisatu, gehienez. Inola ere ezin dituzte gainditu ardatz-mota bakoitzerako ezarritako gehieneko masa-balioak.

Baldintza teknikoak
Ibilgailu euromodularrek bete behar dituzte Ibilgailuen Erregelamendu Orokorraren 1. eranskinean ezartzen diren baldintza teknikoak.
Zer bidetatik ibil daitezke Nafarroan?
2025ean, Espainiako Gobernuak baimena eman zien erkidegoetako trafikoaren arloko organo eskudunei ezar zezaten ibilgailu-mota horiek zirkulatzeko ibilbide-sare bat, betiere bide horien titularren txosten loteslea jaso ondoren. Eta, ibilbide-sare horretan ibiltzeko, ez dute baimen espezifikorik behar.
Nafarroako Foru Komunitatearen kasuan, Nafarroko Gobernuko Trafikoko Zuzendaritzak finkatu du ibilbide-sare hori, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean ageri da.
Ibilbide-sare horretatik kanpoko bideetatik ibil daitezke?
Ibilbide-sare horretatik ez ezik, multzo euromodularrek gehienez ere 10 kilometro egin ditzakete sare horretatik kanpoko errepideetan barna, Nafarroan. Horretarako, baldintza hauek bete behar dituzte:
- Distantzia hori egin behar izatea, baimendutako ibilbide-sarearen parte diren errepide-tarte batetik bestera joateko.
- 10 kilometroko distantzia hori egitea, bidaiaren abiapuntutik hasita baimendutako ibilbide-sarera sartzeko.
- Distantzia hori egin behar izatea, baimendutako ibilbide-saretik helmugara iristeko.
- Ibilgailuaren titularrak aldez aurretik ziurtatu beharko du errepide-tarte horietan ibiltzen ahal dela.