Nola erabili V16 baliza ibilgailu bat seinaleztatzeko

'V16 konektatua' matxuraz edo larrialdiaz aurrez ohartarazteko gailu bat da. 

2026ko urtarrilaren 1etik aurrera, nahitaezkoa izanen da erabiltzea turismo-ibilgailuetan, ibilgailu mistoetan, salgaien garraiorako ibilgailuetan eta autobusetan. Larrialdi-triangeluak ordezkatuko ditu. 

Nafarroako Gobernuak "Argitu zure segurtasuna" kanpaina abian jarri du gailu hau nola erabiltzen den azaltzeko. Honako dokumentu honetan gakoak ikusi ditzakezu.

Zer da V16 aurrez seinaleztatzeko baliza?

 

'V16 konektatua' matxuraz edo larrialdiaz aurrez ohartarazteko gailu bat da. 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera, ezin izanen dira larrialdi-triangeluak erabili ibilgeturiko ibilgailuak seinaleztatzeko. V16 baliza konektatua izanen da horretarako legezko bide bakarra.

Nahitaezkoa izanen da turismo-ibilgailuen, ibilgailu mistoen, salgaien garraiorako ibilgailuen eta autobusen barnean edukitzea (Ibilgailuen Erregelamendu Orokorraren XII. eranskina; 2822/1998 Errege Dekretua).

Laranja-koloreko baliza txiki bat da, eta ikusgarritasun handia bermatzen du ibilgailu bat bidean ibilgetuta gelditzen denean.

Halaber, geolokalizazioa bidaltzen du DGT 3.0 plataformara, errepidearen puntu horretan dabiltzan gainerako gidariak ohartarazi ahal izateko.

Nola funtzionatzen du?

'V16 konektatua' balizaren funtzionamendua oso erraza da. Behar bezala funtzionatzeko beharrezkoak diren elementu guztiak ditu: GPS txip bat eta atera ezin den SIM txartel bat. 

Gainera, gutxienez 12 urteko konektagarritasuna bermatzen du, inolako kuota gehigarririk ordaindu beharrik gabe. Hori bai, garrantzitsua da egiaztatzea noiz iraungitzen den konektagarritasun hori. Gailuan berean eta haren kutxan inprimatuta dago iraungitze-data.

Errepidean edo bazterbidean ibilgeturik dagoen ibilgailu bat seinaleztatzeko, baliza piztu beharko da eta turismoaren goialdean jarri, ibilgailutik atera beharrik gabe

Garrantzitsua da beti eskura edukitzea (adibidez, eskularru-kutxan), eta ziurtatzea beti kargatuta dagoela, bateria edo pilekin, balizaren modeloa zein den.

¿Cómo actuar ante una emergencia?

Matxura bat izanez gero, aurrera jarraitzen ahal bada, lehenbailehen atera behar da zirkulazio-erreietatik, eta lehen irteera jo, eskuineko bazterbidea erabiliz.

Aurrera jarraitu ezin bada, urrats hauek egin behar ditu gidariak:

  • Eskuineko bazterbidean gelditzea edo deserosoa ez den eta trafikoa oztopatzen ez duen toki batean.
  • V16 baliza konektatua piztu eta ibilgailuaren sabaian edo ageriko toki batean jarri behar da.
  • larrialdi-argiak aktibatu.
  • Jarraian, baloratu behar da ea segurua den ibilgailutik ateratzea eta arriskurik gabeko eremu batera joatea, galtzadan ibili gabe.
Garrantzitsua: Ez badago argi, hobe da ibilgailuaren barnean gelditzea, segurtasun-uhala loturik, ateratzeko baldintzak betetzen diren arte. Une horretan, beharrezkoa da txaleko islatzailea janztea. 

V16 balizak abisatzen al die larrialdi-zerbitzuei edo aseguru-etxeei?

Bada, EZ. V16 konektatua ez da larrialdi-zerbitzuei abisatzeko sistema bat edo eCall sistema bat. Hortaz, beharrezkoa da larrialdi-zerbitzuetara deitzea edo aseguru-etxearekin harremanetan jartzea, egoera zein den. 

Ildo horretan, argi utzi behar da V16 balizak ibilgailuaren posizio zehatza transmititzen duela soil-soilik bide-istripuak saihesteko, baina ez du jasotzen jabearen edo ibilgailuaren gaineko informazio pertsonalik.

V16 konektatua Espainiatik kanpo erabili daiteke?

Espainian matrikulaturiko ibilgailu guztiek, baldin eta Vienako Bide Zirkulazioari buruzko 1968ko Konbentzioa sinatu zuten herrialderen batetik zirkulatzen ari badira, V16 konektatua erabil dezakete legez. Ez da beharrezkoa larrialdi-triangeluak eramatea.

Era berean, beste herrialde batzuetan matrikulatuta dauden ibilgailuek, Espainian zirkulatzen ari direnean, beren matrikulazio-herrialdeko xedapenak bete behar dituzte.

Homologatutako modeloak eta non kontsultatu

Helbide honetan kontsultatu dezakezu V16 baliza konektatuen zein marka eta eredu dauden ziurtatuak, haiek bakarrik baitira baliozkoak: 

Zerrenda kontsultatu