Descárgate la app
Udalez gaindiko plan eta proiektu sektorialak
Udalez gaindiko plan eta proiektu sektorialak (UGPS eta UGPrS)
DEFINIZIOA
Udalez gaindiko planak eta proiektuak: beren lurralde-hedadura, garrantzia edo berezitasunarengatik, udalerri bati baino gehiagori eragiten dietenak. Ekimen publikokoak edo pribatukoak izan daiteke.
Udalez gaindiko plan sektorialek (UGPS) bizitegi-jarduketak, ekonomia-jarduerakoak (merkataritza-guneak, industrialdeak, eta abar) edo instalazio-jarduketak (ikastetxeak, kiroldegiak, ospitaleak) antolatzen dituzte; aitzitik, udalez gaindiko proiektu sektorialek edozein motatako azpiegitura edo instalazioren lurralde-ezarpena arautzen dute (linea elektrikoak, gasbideak, parke eolikoak eta abar).
ARAU-IZAERA
Udalez gaindiko plan sektorialek arau-izaera dute eta betearazpen-plangintzarako tresnak dira, hau da, ezarpen jakin batzuk arautzen dituzte berehala betearazteko moduko xehetasun-maila bateraino.
Udalez gaindiko plan sektorialetan jasotzen diren zehaztapenak edo arauak lotesleak dira lurralderako, eta toki-plangintzaren gainetik daude. Beraz, udalaren hirigintza-planak egokitu egin behar dira, berrikusiz edo aldatuz, eragiten dieten UGPSetan dauden arauak jasotzeko.
TRAMITAZIOA