Lurralde-antolamenduko planak (LAP)

Nafarroako lurralde-estrategia aurrera eramateko, lurralde-antolamenduko planak funtsezko tresnak dira lurraldea antolatzeko. Nafarroa 5 eremutan egituratzen dute (Pirinioak, Nafarroa Atlantikoa, Eremu Zentrala, Erdialdeko Eremuak eta Ebroko Ardatza), eta eremu bakoitzeko lurraldea antolatzeko eta artikulatzeko oinarrizko elementuak ezartzen dituzte.

Eremu horien homogeneotasun (lurraldekoa eta funtzionala) historikoari esker, lurralde-kudeaketako eredu berezi bat zehaztu ahal izan da. Eredu horrek esku hartzeko ardatz hauetan jartzen du arreta: 1. Natura- eta kultura-ondarearen antolamendua; 2. Hiri-sistemaren antolamendua, eta 3. Komunikazioen, garraioaren eta azpiegituren antolamendua.

Lurralde-antolamenduko planak (LAP) baliabide dinamiko gisa sortu ziren, eta denboran zehar aldatu egiten dira. Errealitate aldakor bati buruzkoak direnez, litekeena da dokumentu zaharkitu edo eraginkortasun gutxiko dokumentu bihurtzea osorik edo zati batean. Beraz, berrikusteko, aldatzeko eta eguneratzeko mekanismoak instalatu zitzaizkien, eta horiei esker, LAPen aurreikuspenak lurraldearen etengabeko bilakaerara egokitu daitezke eta aldez aurretik jarritako helburuak beteko direla ziurtatu.  

Lurralde-antolamenduko planei ingurumen-ebaluazio estrategikoa (IEE) egiten zaie, Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko 4/2005 Foru Legeak exijitzen duen bezala (IBEHFL). Plan eta programa publiko edo pribatu jakin batzuek ingurumenean izan ditzaketen ondorioak ebaluatzeko, zuzentzeko eta aldez aurretik kontrolatzeko ezarritako prozedura da ingurumen-ebaluazio estrategikoa.

LAPen estrategiak eta edukiak

Estrategiak

1.  Natura- eta kultura-ondarea antolatzeko estrategia   

  • Ingurune fisikoa eta horren baliabide naturalak.
  • Paisaia. 
  • Kultura-ondarea.

2.  Hiri-sistema antolatzeko estrategia 

  • Hiri-sistemaren eredua eta egituraketa.
  • Biztanleria eta bizitegi-garapena. 
  • Sistema ekonomiko eta produktiboa. 
  • Ekipamendu eta zerbitzuen sistema.

3.  Komunikazioak, garraioa eta azpiegiturak antolatzeko estrategiak 

  • Garraio-sistema

Edukiak

  1. Informazio-memoria: lurralde-antolamenduko plan bakoitzean biltzen den eremua edo lekua deskribatzeko dokumentua. Dokumentu horretan eremu horri buruzko informazioaren laburpena eta lurralde-diagnostikoa sartzen dira, eta horiek izango dira eremu horretan bultzatuko den lurralde-garapenaren eredua zehazteko abiapuntu.
  2. Justifikazio-memoria: LAParen proposamen-dokumentua. Lurralde-eredua eta dagozkion estrategiak deskribatzen ditu. Estrategia horietan sartzen diren proiektuak biltzen ditu, gauzatzeko lehentasun-ordena batekin. Udalaren hirigintza-antolamendurako eta eremu horretako planak, programak eta proiektuak ingurumenean txertatzeko irizpideak ere biltzen ditu. 
  3. Araudia: zehaztapenak (arauak) ezartzen ditu, zeinak lotesleak (nahitaezkoak) edo orientagarriak (gomendagarriak) izan daitezkeen. Dokumentu honek aukera ematen du lurralde-ereduarekin kontsekuente izatea lurraldean jarduera berriak baimentzeko garaian edo hirigintza-garapen berriak onartzeko garaian. 
  4. Nafarroako lurralde-estrategian ezarritako lurralde-azpieremuen fitxak: lurraldearen azpieremu bakoitzerako fitxa bat egiten da lurralde-antolamenduko planean (LAP) ezarritako zehaztapenekin.  Fitxa horietan justifikazio-memoriaren laburpena jasotzen da, azpieremu bakoitzeko proposamenekin eta irizpideekin, LAParen zehaztapenak errazago aplikatzeko eta ulergarriagoak izateko.
  5. Eranskinak: dokumentazio honetan bi motatako eranskinak daude: gaikako eranskinak, justifikazio-memoriarekin eta araudiarekin eta, bereziki, natura- eta kultura-ondareari buruzko edukiekin eta erregulazioekin lotura dutenak, eta beste eranskin bat, akronimoen zerrenda biltzen duena.

LAP eremu bakoitzaren egiturazko elementuak eta helburu nagusiak 

1. LAP. PIRINIOAK

1. LAP. PIRINIOAK: TOKI BEREZIA, BERE IZAERA MENDITSUAK BALDINTZATUA

1.    Ingurune fisikoaren baldintzatzaileak lurralde-harremanetan
Harreman transbertsalak eta kanpoaldearekin zailak izan dira. Gaur egun harreman gehiago eta kalitate handiagokoak behar dira. Kontuan izan behar da biztanleriaren dentsitatea txikia bada, zailagoa dela gabezia horiek konpontzea.
Pirinioetako ibarren orografia eta komunikazio transbertsalen konplexutasuna dela-eta, Pirinioekiko perpendikular dauden ibarren arabera antolatzen da lurraldea.

2.    Biztanleriaren ezaugarriak
Biztanleriaren bilakaerak eremuko alderdi sozial eta ekonomikoetan eragiten du; horrez gain, gizarte-dinamismoa mugatzen du eta biztanleentzako zerbitzuak martxan jartzea eta mantentzea zailtzen du, batez ere udalerri txikienetan.

3. Ondarea 
Aezkoa ibarreko kultura- eta natura-ondare aberatsa da potentzial handiena biztanleak bertan bizitzen jar daitezen; izan ere, jendea bertan kokatzea da azpieremu honen lehentasunezko helburua. Garaien ibilbideak eta arkeologia- eta industria-ondareak indartu egiten dute leku horrek duen potentziala. Orbaizetako ola udalaz gaindiko turismo-ekipamendu bat da. 

4.  Konexioen eta informazio-gizartearen tratamendu berezia: 
LAParen arabera, nahitaezkoa da konexio telematikoak eta telefonia mugikorreko konexioak, Iruñearekiko konexioa eta Pirinioetako konexio transbertsala hobetzeko beharra.

5. Jarduera ekonomikoak bermatzea

6. Zerbitzu osagarriak ziurtatzea
Funtsezkotzat hartzen da zerbitzuak mantentzea eta hobetzea. Itoizko urtegiko jolas- eta kirol-aprobetxamenduak ekarriko duen erakarpen-fluxuarekiko loturak aukera bat izan behar du azpieremu honen sostengu ekonomikoa osatzeko.

7 . Ibar edo azpieremu bakoitzaren izaera berezia kontuan hartzea

POT • 2. LAP.NAFARROA ATLANTIKOA

2. LAP. NAFARROA ATLANTIKOA: HURBILTASUNAREN ETA DISTANTZIAREN ARTEAN

1.    Koordinazio ekonomikoa eta jarduera-eremuen diseinua
LAParen helburuek honako hauek aurreikusten dituzte: eremuaren lehiakortasuna areagotzea eskualdean eta eskualdeaz gaindiko ingurunean; aurrera egitea azpieremuen arteko kohesioan eta foru-komunitate osokoan; lurraldearen garapen jasangarria; eskualde-polizentrismoa hobetzea; bideen eta trenbideen barne-irisgarritasuna hobetzea; natura- eta kultura-ondarea mantentzea eta areagotzea.

2.  Ondare materiala eta ukiezina
Ondare materialaren eta ukiezinaren ikerketa eta zabalkundea sustatzea; tradizio propioak eta euskara. Euskara kohesiorako eta kultura-balio ukiezinerako faktore gisa, gaur egun komunikazio-hizkuntza gisa erabiltzeari lotuta. Tradizioak, horiek mantentzea eta berreskuratzea balio gisa bai Nafarroako gizarte osorako, bai turismo-, kultura- eta hezkuntza-arloko jarduera ekonomikorako.

3. Plangintzaren helburuak
Herri bakoitzak udalerriko etorkizuneko bizitegi-garapena eta garapen ekonomikoa eta produktiboa modu ordenatuan eta zentzuzkoan hartzeko gai den lurzorua izatea, garapenaren iraupena ziurtatuta gera dadin. Irizpide hori udal-administrazioek arauetarako duten borondatearen eta gaitasunaren araberakoa da; izan ere, beren plangintzan bat etorri beharko dute gai honi buruzko LAPen zehaztapenekin, halakorik badago.

4. Kohesioa eta lehiakortasuna bultzatzea horniduren bidez
Oro har, azpieskualde bakoitzean jartzea justifikatuta dauden goi-mailako instalazioak (osasun-arlokoak, hezkuntza-arlokoak, kultura-arlokoak, administrazio-arlokoak eta abar), eskualdearen kohesiorako balio duten gune edo tokietan jarriko dira; instalazio ertainak, azpieskualde mailako kohesiorako balio duten gune edo tokietan edota tarteko gune edo tokietan, eta oinarrizko instalazioak, berriz, tokiko guneetan, ingurunean mikrozentraltasuna eta irisgarritasuna justifikatzen duten guneetan ahal bada.

5.  Jarduera ekonomikoko eremuak  
2. LAPeko jarduera ekonomikoa eskualdearen testuinguru orokorrean sartu behar da, eta foru-erkidegoaren ekonomia-planen edukian egituratu. Kluster-kategorizazioetan sartzen diren 15 jarduera-sektore zehaztu dira.

6.   Azpiegiturak natura-ingurunean integratzea 
Igarobide ekologikoak errespetatzea eta lurraldea ez zatitzea.

3. LAP.EREMU ZENTRALA

3. LAP. EREMU ZENTRALA: ATE-IZAERA
1.  Atea, sartzeko eta ateratzeko. 

2. Hiriaren kontzeptua: Nafarroako ESKUALDE-HIRIKO hiri zentrala kontsolidatzea, dentsitate-, jarraitutasun- eta konplexutasun-irizpideen arabera. 

3.   Irisgarritasuna eta mugikortasun jasangarria. Iruñeko hiri-eremuaren dimentsioak eta ezaugarriek lagungarriak izan behar dute jendea bitarteko jasangarriak erabilita mugi dadin. 

4.  Aukera-berdintasuna herritar guztientzat.  Administrazio arteko koordinazioa sustatzea, ekipamenduak kokatzeko eta zerbitzu publikoak emateko politika –ekitatearen, gizarte-kohesioaren eta lurralde-integrazioaren helburuei erantzungo diona– artikulatzeko lurraldean.

5.   Koordinazio ekonomikoa eta jarduera-eremuen diseinua. Testuinguru honetan, kluster bakoitzaren garapen zehatzak zenbait baldintzatzaile eta potentzialtasun aurkituko ditu foru-erkidegoan; beraz, kasu batzuetan gomendagarria izango da leku txiki batean elkartzea faktoreak (baliabide naturalak, giza baliabideak, kapitala, azpiegitura materiala, azpiegitura administratiboa, zientifikoa eta teknologikoa, informazio-azpiegitura eta abar), antzeko sektoreak eta sektore osagarriak eta testuinguru-faktoreak; aitzitik, beste kasu batzuetan, espazio-eremu zabalagoetan osatu eta garatu beharko dira, guztien abantailak aprobetxatu ahal izateko. 

6.   Lurzoruaren erabileren sailkapena eta araudia, ondarea eta paisaia babesteko berme gisa
LAParen proposamenak lantzeko, «Ingurumen Unitateak» onartu dira lurraldean. Ingurumen-unitateak azalera handiak dira, askotariko produkzio- edo ingurumen-sistemak bateratu arren, elkartu daitezkeenak nolabaiteko homogeneotasuna duten «kudeaketa-unitatetzat» hartzeko.

4. LAP. ERDIALDEKO EREMUAK

4. LAP. ERDIALDEKO EREMUAK

1. Lurralde-elementuak eta gainjarpen-eremuak teilakatzea.
Nafarroako erdialdeko eremuek gune egituratzaileen sare bat eratu behar dute: ongizate-gizartea kokatzeko eta hedatzeko (zerbitzuak, administrazioa…) eta jarduera berriak egiteko. Halaber, funtsezkoa da eremua nahitaezko pasabide gisa aprobetxatzea (errepidea, trenbidea, energia, eta abar).

2. Ondarearen eta kultura-ibilbideen babes aktiboa. 
Eremu hau topaketa-eremua eta aniztasunaren sintesiaren eremua da, Nafarroa eta Europa mailan, baita babestu behar den identitate berezi bat ere.

3. Mendiko eta basoko baliabideak babeste higaduraren aurkako babes aktiboa.

4. Ur-baliabideen kalitatea leheneratzea. 
Hezeguneak leheneratzea eta babestea, lotura ekologikotik edo beste gune batzuetako populazioekiko harremanetik haratago.

5.  Nukeo gisa eta Nafarroako paisaien planerako erreferente gisa sustatzea.

5. LAP. EBROKO ARDATZA

5. LAP. EBROKO ARDATZA: ERREALITATEA ETA LOTURA

1.Polizentrismoaren adierazpena
Erriberaren (edo Erriberen) espazio-konfigurazioa polizentrikoa izan da tradizioz, nahiz eta guneek beren dinamikak ezarri dituzten beti, gaur egun oso beharrezkotzat hartzen den lankidetza-kultura garbirik izan gabe.

2. Nekazaritza-balio handia duten lurzoruak babestea. 

3. Baliabide endogenoen aprobetxamendua, hazkunde ekonomikoari laguntzeko
Nekazaritzako elikagaien baliabideen, baliabide naturalen eta energia-baliabideen aprobetxamendua, baita sektore tradizional eta gorabidean direnetan aplikatutako ezagutzan eta berrikuntzan ere. Garapen hori lurraldearen egokitasunean edo gaitasunean oinarritzen da, jarduerak kokatzeko orientazio-faktore gisa, baita Ebroko Ardatza historikoki ezaugarritu duen esperientzian eta dinamismoan ere. 

4. Ur-baliabideen kutsadura gutxitzea 

5. Ingurumen- eta kultura-balioak
Paisaien balio ekonomikoa eta kulturala. Uraren paisaiak, Baratzearen paisaia, Kultura-ibilbideak. Lotura ekologikoa. Tarteko kokagune eta guneen sarearekin bateratzea. Hiriguneak eta hiri-paisaiak berreskuratzea eta leheneratzea.

6. Jarduera berritzaileetarako igarobidea
Energia berriztagarriak. Logistika eta trenbide-nodoa. Konektagarritasuna. Garraio publikoa…