Descárgate la app
Recomendaciones sobre chimeneas
Tximiniak behar bezala erabiltzeko gomendioak
Negua iristearekin bat, tximiniak etengabe erabiltzen hasten gara. Tximiniek, berotzeko sistema guztiek bezala, sutea arriskua dago, baldin eta behar bezala mantentzen, erabiltzen eta isolatzen ez badira. Tximinia bat behar ez den bezala egin edo erabiltzeagatik, edo haren mantentze-lanak behar ez den bezala egiteagatik hainbat sute eragiten ditu urtero Nafarroan.
Honako aholku sinple hauek jarraitzeak mesede eginen dio guztion segurtasunari, alde batera utzi gabe tximiniek etxean eskaintzen diguten erosotasunari.
Profesionalak kontratatu tximiniak egin edota eraberritzeko
Tximinia behar bezala eraiki edo eraberritu behar da, tiroa edo kea kanporatzeko hodiek igarotzen dituzten forjatu eta estalkiek –kanporako bide bertikalean– berotik guztiz isolaturik egon behar baitute. Tximinia bat forjatutik ez isolatzeak edo behar bezala ez isolatzeak etxeak su hartzeko arrisku handia dakar.
- Begiratu isolamendua. Etxebizitza bat erosten baduzu edo zeurea eraberritzen baduzu, egiaztatu profesional baten laguntzaz tximinia ongi isolaturik dagoela eta kalitateko estandarrak betetzen dituela. Zure etxea eraberritzen baduzu, aprobetxatu isolamendua hobetzeko.
- Kontratatu profesionalak. Instalazioak araudiak beteko dituela bermatzen duten profesionalak kontratatu.
Mantentze-lanak egin aldian-aldian
Zurak, erretzean, aerosolak jariatzen ditu, eta tximiniaren ebakuazio hodiaren edo tiroaren paretetan gelditzen dira. Bertan metatu, eta kreosota izeneko mundrunezko geruza bat sortzen da. Geruza horrek lodiera jakin bat hartzen badu, goritu eta erre egiten ahal da. Kreosota asko duen tximinia oso arriskutsua da, eta erraza da etxearen egituran su sorgune bat eragitea.
- Kedarra kendu aldian-aldian. Neguan tximinia egunero erabiltzen baduzu, kedarra urtero kendu behar duzu. Gutxiagotan erabiltzen baduzu –bigarren etxebizitza batean, adibidez–, bi edo hiru urtetik behin, gutxienez.
- Hobe da profesional batek egitea. Zeuk egin tximiniaren tiroaren ikuskapen errazak, baina garbiketa lanak profesional bati enkargatu. Altuerako lanak dira, eta segurtasun neurriak hartu behar dira.
Erabili behar den bezala
- Saihestu egur gainkargak. Behar den adina egur erabili, ez gehiago. Bero gehiegi emititzeak handitu egiten du tiroaren guneren batean sute sorguneren bat sortzeko arriskua.
- Egur lehorra eta gogorra: bero handiagoa, arrisku txikiagoa. Erabili egur lehorra eta gogorra (haritza, artea edo pagoa); kreosota gutxiago sortzen du, eta berotze-ahalmen handiagoa dute, egur hezeek –berdeek– edo bigunek (pinua, makala) baino.
- Sortu segurtasun gune bat tximiniaren ondoan. Ez ezarri suak hartzen ahal duen materialik tximiniako sutik bi metrora baino gutxiagora (altzariak, alfonbrak, arropa hezea...). Gogoan izan hobe dela tximiniak atea izatea, hala, gelak ez du su hartuko txinparten ondorioz.
- Aireztatu gela etengabe. Gela une oro aireztatuta mantendu. Errekuntzak oxigenoa kontsumitzen du eta, gainera, tiroaren aire fluxua ez bada behar den bezalakoa, karbono monoxido maila igotzen ahal da, eta arriskutsua da hori.
- Ziurtatu sua guztiz itzalita dagoela. Begi bistakoa dirudien arren, funtsezkoa da sua guztiz itzaltzea. Ez joan lotara tximinia piztuta utzita. Bigarren etxebizitzetan, egiaztatu sua itzalita dagoela joan baino lehen.
- Instalatu su detektagailu bat. Ezarri su detektagailu bat toki egokian. Oso neurri ona da sute bat garaiz detektatzeko, eta horrek bizia salbatzen ahal dizu.