Segurtasunez zirkulatu

Ibilgailu motorduna erabiltzeko gomendioak

Ibilgailua beti egon behar da ahalik eta egoera onenean; horretarako, berrikuspenak igaro behar ditu aldian-aldian, baina geuk zaindu behar ditugu pneumatikoen presioa eta marrazkia, bateria, argiak eta faroen garaiera, olioaren maila...

Gogoratu segurtasun uhala jartzeaz autoa piztu baino lehen, % 50 jaisten du talka baten eraginez hiltzeko arriskua. Ezinbestekoa da autoko bidaiari guztientzat, baita gibeleko eserlekuetakoentzat ere (ibilgailuak gibelean uhalik baldin badauka).

Ez galdu arreta: Ez galdu arreta mugikorra erabiltzeagatik, erretzeagatik, CD bat jartzeagatik, GPSa erabiltzeagatik... Eskura izan beti erabiliko dituzun gauzak.

Abiadura: Abiadura egokitu egin behar da, ez soilik bidearen mugetara, baizik eta baita norberaren baldintza fisiko eta psikikoetara, eta bidearen, eguraldiaren eta zirkulazioaren ezaugarrietara ere.

Atsedena: Ezinbestekoa da bi ordutik behin edo 200 kilometroan behin gelditzea. Izan ere, etengabe gidatzeak neke muskularra eragiten du, baita erreflexuen moteltzea, arreta galera eta nekadura ere.

Elikadura: Luzaroan gidatzeko, ez da 2.500 kcal baino gehiago hartu behar. Hobe da gutxi eta maiz jatea egun osoan zehar, gutxitan eta asko jatea baino. Orobat, hidratazio ona izatea komeni da: edan ura eta zukuak.

Alkohola, drogak eta sendagaiak:

  • Ez hartu alkoholik, ezta drogarik ere, horiek baitira trafiko istripuen arrisku faktore handiena, erreflexuak murriztu eta segurtasun sentipen faltsua sortzen baitute.
  • Medikamentuek ere eragiten dute gidatzeko orduan; zehazki, antihistaminikoek, antidiabetikoek, antsiolitikoek, antidepresiboek eta lasaigarriek.

Haurrentzako Euste Sistemak (HES):

  • Haurrek 135 cm baino gutxiagoko altuera badute, gibeleko eserlekuetan bidaiatuko dute, eta haurrentzako euste sistema bat erabili beharko dute. Aitzineko eserlekuetan bidaiatzen ahalko dute ibilgailuak gibeleko eserlekurik ez badauka, gibeleko eserlekuetan ere haurrentzako euste sistemak darabiltzaten adingabeak badaude edo HES sistemak gibeleko eserlekuetan instalatu ezin badira.
  • Adingabeek 135 cm baino gehiago badute, aitzineko zein gibeleko eserlekuetan bidaiatzen ahalko dute, betiere segurtasun uhala lotuta.

Ziklomotorra edo motozikleta badarabilzu

  • Erabili kasko homologatua, beti behar den bezala lotuta. Garrantzitsua da kaskoa aske ez gelditzea.
  • Zuhurtziaz gidatu, eta aintzat hartu zure zaurgarritasuna. Zu zeu zara zaindu beharreko karrozeria.
  • Ez saiatu bi ibilgailuren artetik aitzinatzen, eta ez zirkulatu zure aitzineko ibilgailuari itsatsita.
  • Zure segurtasunagatik, egin baino lehen adierazi zer maniobra eginen duzun.
  • Behar bezala mantendu hagunen, pneumatikoen, argien, balazten eta abarren baldintza teknikoak. Zaindu gurpilen presioa.
  • Gidatu behar baduzu, ez hartu alkoholik ez drogarik.

Tuneletan

  • Tunelen sarreretan dauden informazio panelak irakurri. Bertan adierazten dira tunelaren luzera, abiadura muga eta tunelean aitzineko ibilgailuarekiko zaindu beharreko segurtasun tartea.
  • Argi laburrak piztu tunelera sartu baino lehen. Ez jarri inoiz argi luzeak. Eguzkitako betaurrekoak jantzita badaramatzazu, kendu.
  • Zaindu segurtasun tartea, eta errespetatu ezarritako abiadura muga.
  • Bi noranzkoko zirkulazioa duen tunela bada, ez igaro inoiz erdiko marra edo erdibitzailea.
  • Ez sartu inoiz gibelerako martxa, eta ez gelditu inoiz bazterbidetik kanpo, baldin eta betiere behar-beharrezkoa ez bada. Adi egon, eta begiratu non dauden tuneleko segurtasun mekanismoak.

Bizikleta erabiltzen baduzu

  • Kaskoa da segurtasun elementurik garrantzitsuena. Izan ere buruko lesioen arriskua % 70 jaisten du, eta hiltzeko arriskua, % 85. Erabili beti kaskoa, ez dio axola adinak edo nondik nora ibiliko zaren.
  • Bizikleta puntuan jarri aldian-aldian (katea koipeztatu, aldagailuen eta balazten tentsioa...), eta egin berrikuspen txiki bat erabili baino lehen.
  • Geuk ikusteko eta besteek ikus gaitzaten: txirrindulari guztiek erabili behar dituzte argi egokiak; hots, egoera argi zuria aitzinaldean eta egoera argi gorria gibelaldean.
  • Islatzaileak: txaleko islatzailea erabiltzea komeni da ikusgarritasun gutxiko egoeretan eta tuneletan, baita kolore argiko arropa erabiltzea ere (horia eta laranja ikusgarritasun handikoak dira).
  • Ez da arreta galdu behar. Ez erabili telefono mugikorrik, entzungailurik edo kaskorik.
  • Motxila, poltsa edo bestelako kargaren bat eraman behar baduzu, sorbaldan edo bizkarrean eraman ordez, erosoagoa eta praktikoagoa da bizikletan ezartzea, saskian edo antzeko zerbaiten gainean. Ziurtatu karga hori ongi lotua dagoela, olagarroarekin edo sare elastikoarekin.

Oinezkoentzako gomendioak

  • Galtzada gurutzatzeko orduan, oso garrantzitsua da inguruan zer gertatzen ari den ikustea eta beste ibilgailuek gu ikustea. Gurutzatu beti toki seguruenetik eta ikusgarritasun handiena duenetik.
  • Ez zaitez errepidera irten. Oinezkoentzako pasabideetan lehentasuna duzun arren, ez itzazu gidariak oharkabean harrapatu, baliteke-eta haiek arreta galduta egotea.
  • Errespetatu semaforoak, zirkulazio seinaleak eta trafikoko agenteak.
  • Errepidean, ibili beti ezkerretik.
  • Gauez, ongi ikus zaitzatela eta erabili islatzaileak.
  • Saiatu autoaren ordez garraio publikoa erabiltzen.
  • Errespetatu bideko beste protagonisten eskubideak: kalea guztiona da. Besteak errespetatu, eta besteek zu errespetatuko zaituzte. Zuhurtziaz eta gizalegez jokatu une oro.