Descárgate la app
Cómo actuar en riesgo de incendio
Nola jokatu sutea izanez gero
Suteak eraikinetan, etxean edo basoan
Eraikinetan
Espazio publiko batean bazaude, eman sutearen berri, eta bete ematen diren jarraibideak.
Sutea itzaltzen saiatuz gero, hasieran behar du izan; aukera izan behar duzu suaren eta irteera atearen artean kokatzeko, sugarrek zu inguratu gabe eta sua itzaltzeko baliabide egokia izan behar duzu.
Sua itzaltzea ez bada posible, eremua ebakuatu behar duzu:
- Ez erabili igogailurik.
- Goiko solairuetan bazaude, jo beherantz.
- Keak arnasa hartzen uzten ez badu, saiatu makurturik ibiltzen, estali ahoa eta sudurra zapi busti batekin.
Ebakuazio bidea oztopatuta badago:
- Joan leihoak dituen eta sutik urrutien dagoen gelara.
- Itxi ateak, eta ezarri zapi edo toalla bustiak zirrikituetan, eta eskatu laguntza leihotik.
- Ihes egiteko aukera bakarra sutik igarotzea bada, igaro tapaki batean bilduta; ahal bada, tapakia bustia izan dadila.
Arropak su hartu dion norbaiti laguntzeko: ez dezala korrika egin, etzan ezazu lurrean eta estali ezazu tapaki edo beroki batekin, burua barne. Itzulika mugi ezazu, sua itzaltzen den arte. Ileak su hartzen badu, bil ezazu zapi busti batekin, eta jarri burua ur zurrusta baten pean.
Zure blokeko beste etxebizitza batean
-
Sutea zure blokeko beste etxebizitza batean gertatzen denean, oso garrantzitsua da etxe barruan geratzea eskailera kez beteta badago. Gogoan izan honako hau: etxeetako suteetan izaten diren heriotza gehienak gertatzen dira eskaileretan kea arnasteagatik. Oso ke toxikoa da, eta eztula, ikusmenaren galera, zorabioa eta heriotza eragiten ditu minutu gutxiren buruan.
-
Bestalde, suhiltzaile taldeak zenbait pertsona aurkitzen baditu eskaileretan, haiek ateratzen aritu beharko du. Horrek sua itzaltzea atzeratu, eta arriskuan jarriko ditu eraikinean egon daitezkeen beste pertsona batzuk.
-
Beraz, eskailera suz beteta badago, zeure etxean geratzea izanen duzu seguruena. Trapu edo eskuoihal hezeekin estali beharko dituzu atearen zirrikituak kerik sar ez dadin, eta leihoak ere itxi, baldin eta haietatik sua sartzen bada.
-
Jarraian 112ra deitzea gomendatzen da, eta zeure burua leihotik erakustea, suhiltzaileek, etortzen direnean, berehala ikus zaitzaten.
-
Garrantzitsua da jakitea kea ohikoak ez diren bideetatik sar daitekeela, hala nola sukaldeko edo komuneko aireztapeneko saretetatik. Hori gertatuz gero, atea itxi behar duzu, zirrikituak eskuoihalekin estali, kea sartu ez den beste gela batera joan, eta leihotik zeure burua erakutsi, suhiltzaileek jakin dezaten zu non zauden. Gela horrek leihorik ez badu edo, keak leihoa hartu duenez, ezin baduzu zeure burua handik agertu, deitu 112 telefonora, eta adierazi zer gelatan zauden, suhiltzaileek laster aurkitu ahal zaitzaten edo deitu ahal diezazuten esateko atera zaitezela, hori egitea segurua delako.
Etxean
Ezin duzu sua itzali, baina ihes egiten ahal duzu
Sua zure etxebizitzan sortu bada eta ezin baduzu itzali, baina ihes egiten ahal baduzu kea oraindik ere eskaileran zabaldu ez delako:
Gomendagarria da etxetik ateratzean aurkitzen dituzun ate guztiak ixtea, kea eraikinaren gainerako zatira hedatu ez dadin, eta etxeko giltza atean jarrita uztea kanpoko aldetik, suhiltzaileak errazago sartu ahal izateko, edo giltza larrialdi-zerbitzukoei ematea etortzen direnean.
Deitu 112ra eta telefonoko pertsonari esan zure etxearen helbidea eta, ahal bada, adierazi zer ari den erretzen eta barruan inor ba ote den.
Egon zaitez hurbil, leku seguruan, larrialdi-zerbitzukoek zure beharra badute ere.
Gogoratu sua jada handia bada, ez dela zuhurra hura itzaltzen saiatzea. Kearen toxikotasunak eztula, ikusmena galtzea, zorabioa eta, azkenik, heriotza eragiten ditu.
Ezin duzu sua itzali, ezta ihes egin ere
Adibidez, zartagin batean sua piztu bazaizu eta sukaldeko altzarietara igaro bada, sua dagoen gelatik atera behar duzu lehendabizi, eta atea itxi. Eskaileran sua badago eta, beraz, ezin bazara handik modu seguruan atera, funtsezkoa da sutik ahalik eta gehien urruntzea, suaren eta zure artean dauden ate guztiak itxita. Etxeko edozein ate sinplek eragozten du sua beste aldera igarotzea. Suaren eta zure artean ate bat baino gehiago badago, segurtasuna ia erabatekoa da.
Joan zaitez sutik urrutien dagoen gelara; ahal dela leihoa izan beharko du, zeure burua erakutsi, eta suhiltzaileek zu ikusteko. Deitu 112ra.
GOMENDIO
- Ez jarri bero fokuetatik hurbil gortinarik, Eguberrietako apaingarririk, zapirik edo suak hartzen ahal duen ezer.
- Kontu izan suan dauden jakiekin, landareekin edo tximiniekin. Kontu handiz ibili haurrekin eta bero fokuekin.
- Aldiro-aldiro garbitu ke kanpaiak eta xurgagailuak.
- Entxufeak ez gehiegi kargatu eta ez egin behin-behineko loturarik: erabili aparatu eta instalazio elektrikoak behar den bezala.
- Erretzailea bazara, ongi itzali zigarro puntak; busti urez zaborretara bota baino lehen. Gogoan izan oso arriskutsua dela ohean erretzea.
- Aldiro-aldiro berrikusi zure gas instalakuntza, eta gailuak behar den gisan erabili.
Butano bonbonak erabiltzen badituzu:
- Itxi giltza gasa erabiltzen ari ez zarenean. Ziurtatu itxi duzula lotara joan edo etxetik irten baino lehen.
- Gailu bat pizteko, piztu pospoloa edo pizgailua eta hurbildu erregailura, gasa erregailuetara pasatzeko giltza zabaldu baino lehen. Sukaldea etengabe eta behar bezala aireztatuta eduki, baina sua itzaltzen ahal duten aire korronterik sortu gabe.
- Zaindu likidoen isuriek ez dezatela sugarra itzali eta, hala, gasa irteten jarrai ez dezala.
- Gas usaina badago, itxi giltza eta zabaldu leihoak. Ez sakatu argiaren etengailurik eta ez piztu pospolorik, leherketa bat eragiten ahal baituzu.
- Erreserbako butano bonbonak gorde zutik eta leku aireztatu batean.
- Instalakuntzan ihesik dagoen jakiteko, ireki bonbonako giltza, eta jarri xaboi aparra balbulan, hodian eta loturetan. Begiratu ea punturen batean burbuilarik sortzen den. Hala bada, ihesen bat dagoelako da. Beraz, balbula itxi eta instalakuntza azter dezaten abisatu behar duzu.
Su-detektagailuak jarri
Etxebizitzetan su-detektagailuak jartzea segurtasun-neurri ona da egoera horiek ekiditeko. Merkeak dira, eta jartzen errazak; segituan ematen dute suaren alarma, eta bizitzak salbatzen dituzte.
Detektagailua jartzeko aski da torloju bat ipintzea. Pila batekin funtzionatzen du eta soinu oso bortitza egiten du. Soinu hori garbi entzuten da urrutiko gela batean lo egonda ere.
Itzalgailu bat nola erabili
Tximiniak egoki erabiltzea
Baso suteak
- Sutea txikia bada, itzali sugarren oinarrira ura edo lurra botaz, edo zuhaitz adarrekin.
- Sutetik urrundu landaredi gutxien dagoen ingurutik, mendian beherantz edo alboetarantz eginez. Inoiz ez ihes egin gorantz. Mugitu beti haizearen kontra, eta ez joan irteerarik gabeko sakan edo sakonuneetara.
- Babestu arnasbideak, eta saiatu ez nekatzen.
- Ez badago ihes egiterik, bilatu soilgune bat edo jada erre den gune bat, egin zulo bat, etzan ahuspez, eta estali gorputza lurrarekin edo arropa bustiarekin, batez ere burua.
- Gogoan izan, bete itzazu honako jarraibideak baso suteak eragozten laguntzeko:
- Ongi itzali zigarro puntak, eta ez bota autoko leihotik.
- Ez utzi mendian kristalezko ontzirik, ez ezer.
- Sua egin baimendutako eta horretarako prestatutako guneetan, eta soilik baldintza meteorologikoak onak badira. Ziurtatu ongi itzalita dagoela: bota ura eta estali lurrarekin.