Itzalgailu bat nola erabili

Sutea egonez gero, kontuan hartu jarraibide hauek

Sua zure etxean sortu denean, sua txikia bada edo piztu berria bada, su-itzalgailu batekin itzaltzen ahal da. Horretarako, sura hurbildu behar duzu, su-itzalgailua sugarren azpira zuzendu eta hari eragin. 
Dena den, sua handia bada edo ke asko badago, hobe da etxetik ateratzea, kanpora bidean aurkitzen dituzun ate eta leihoak itxiz, eta 112ra deitzea. Sua non dagoen kontuan izanda, ezin bazara etxetik segurtasunez atera, suhiltzaileek gomendatzen dute sutik urrutien dagoen gelan egotea, suaren eta zure artean dauden ate guztiak itxita, eta larrialdi-zerbitzuei deitzea.
 

Jarraibide orokorrak:

  • Itzalgailua atera, eskuleku edo heldulekutik hartuta, eta utzi tente lurrean.
  • Itzalgailuak mahuka baldin badauka, heldu pitatik, agente itzaltzailea ez dadin kontrolik gabe irten eta ez dadin pertsonengana zuzendu.
  • Segurtasun larakoa kendu, uztaiari tira eginez.
  • Sura hurbildu baino lehen, deskarga txiki bat egin, agente itzaltzailea irteten dela baieztatzeko. Horretarako, estutu palanka edo, baldin badauka, pitaren ertzeko eskulekua.
  • Gutxienez metro bateko distantzia utzita hurbildu sura; sua kanpoan bada, hurbildu haizeak jotzen duen aldetik.
  • Jarri zurrusta sugarren oinarriari begira, eta mugitu itzalgailuaren ahoa azkar ezker-eskuin.

 

Sutea likidoena izanez gero:

  • Agente itzaltzailea azalean proiektatu, horizontalki ekortuz, sigi-saga, bultzada presioak berak erretzen ari den produktuaren kontrolik gabeko isuria eragin gabe.
  • Sua ertzetatik inguratu, pixkaka-pixkaka.
  • Itzalitako sutik urruntzeko, ez bizkarrik eman, ustekabean bizitzen ahal baita.