Bideo-zaintzako kameren datuen tratamendua

Komunikazio honen xedea da jardunbide onenen gaineko argibideak ematea, egin beharreko datuen tratamenduari buruzko gorabeheren eta baldintzen gaineko eskubideak gauza ditzaten interesdunek, gardentasun-printzipioa betez. Komunikazio honetan soilik helburu hori sartzen da eta, hartara, datuak babestearen arloko bestelako komunikazio orokorrekin osatu daiteke.

Garrantzitsua da oso aditzera ematea Datuen Babesari buruzko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) 6. artikuluak legitimatzen duela izaera pertsonaleko datuen tratamendua eta, horrenbestez, horien artean dagoela tratamendua baimentzea, interes publikoko xede bat betetzeko beharrezkoa denean. Ildo horri dagokionez, aditzera ematen da berariazko sektoreei aplikagarria zaien berariazko arauak direla honako hauek: 4/1997 Lege Organikoa, abuztuaren 4koa, Segurtasun indarrek eta kidegoek bideo-kamerak erabiltzeari buruzkoa, eta hura garatzen duen Erregelamendua, apirilaren 16ko 596/1999 Errege Dekretuaren eta Segurtasun Pribatuari buruzko apirilaren 4ko 5/2014 Legearen bidez onetsiak.

Datuen tratamenduari buruzko informazio orokorra

Zein da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentua IFZ: S3100000C

Karlos III.aren etorbidea, 2 31002 Iruña.

Datuak babesteko ordezkariarekin harremanetan jartzeko: dpd@navarra.es

Zein helbururekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?

Pertsonen, ondasunen eta instalazioen segurtasuna bermatzea. Bisiten erregistroa eta
kontrola.

Legitimazioa.

DBEOren 6.1.e artikulua: Interes publikoko misio bat betetzea.

Nori jakinaraziko dizkiote zure datuak?

Zure datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako edo komunikatuko, legezko betebeharra dela-eta segurtasun indar eta kidegoei, epaitegiei eta auzitegiei eman behar zaizkienean izan ezik.

Zenbat denbora kontserbatuko ditugu zure datuak? 

Irudiak hilabetez kontserbatuko dira, gehienez, haiek hartzen direnetik hasita. Epe hori iraganik, ezabatuko dira, segurtasun indar eta kidegoei eta/edo epaitegiei eta auzitegiei komunikatu behar zaizkienean izan ezik. 

Erabaki automatizatuak hartzen dira? 

Ez dira erabaki automatizatuak hartuko emandako informazioari buruz.

Zein eskubide erabiltzen ahal dituzu datuen babesteari buruz?

Sarbidea. Eskubidea duzu dagozkizun datuak tratatzen diren ala ez jakiteko eta, halakoetan, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 15. artikuluan aurreikusitako informazioa eskuratzeko. Bestalde, batzuetan partikularrek zaintza-kamerek grabatutako zenbait irudi ikusteko eskaera egiten dute, hirugarren pertsona bat nor den jakin nahi dutelako, zenbait ekintza judizial eta/edo kontraktuali hasiera emateko. Sarbide horren ezaugarriak honako
hauek dira:

  1. Legitimazioa: argudiatutako interes legitimo horrek benetako babesjudizialerako funtsezko eskubideari egin behar dio erreferentzia, irudi horiek probak lortzeko erabiliko baitira, gero delituagatiko salaketa edo asegurukonpainia bati erantzukizun kontraktualagatiko edo estrakontraktualagatiko erreklamazioa formulatzeko.
  2. Xede bateragarria: datuen komunikazio honen xedea datuak bildu zireneko xede bera da, ez beste bat. Izan ere, "segurtasuna" termino zabalaren pean sartzen da, aurreko paragrafoan deskribatutako ondorioetarako.
  3. Datuen minimizazioa: hirugarrenen irudien lagapen edo komunikazioa mugatuko da lortu nahi den helbururako beharrezkoa den gutxienekora, eskatzaileak bere eskaeraren oinarria den gorabehera zehatz eta espezifikoarekin zerikusia duenera, ez gehiago ez gutxiago.

Muga. Eskubidea duzu datuen tratamendua mugatzeko, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 18. artikuluan aurreikusten diren baldintzetako bat betetzen denean.

Datuei aurka egitea Eskubidea duzu datuen tratamenduari aurka egiteko nahi duzunean, zure egoera partikularrarekin ikusteko duten arrazoiengatik.

Ezabatzea. Eskubidea duzu dagozkizun datu pertsonalak ezabatzeko, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 17. artikuluarekin bat.

Eskubideak nola erabil?

Barneko Zuzendaritza Nagusiari eskabide-orri orokorra igorriz. Karlos II.aren etorbidea, 2  31002 Iruña.

Erreklamatzeko zer bide?

Eskubidea duzu eskubide-babesaren erreklamazioa aurkezteko Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren aurrean, lehen aipatutako eskubideen erabilerarekin ados ez bazaude. 

https://www.aepd.es/reglamento/derechos/index.html