Bide Segurtasuneko Jarduerak

Ikaskuntza txikitatik hasteak helduaroan ohitura eta portaera hobeak izatea dakartza

Bide Segurtasuneko Nafarroako Estrategiak hainbat ekintza jasotzen ditu, Nafarroako haur eta gazteen bide segurtasuneko hezkuntza sustatzera bideratuak.

Asmoa da prestakuntzak dinamizatzeko ahalik eta agente gehien biltzea (Foruzaingoa, Udaltzaingoa, Polo Parkea) eta ahalik eta zentro eta ikasle gehienetara iristea, hain beharrezkoak diren halako prestakuntzak ahal beste zabal daitezen.

Jardueren eskaintza:

  • Prestakuntza ekintzak ikastetxeetan: Lehen eta Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, graduko eta Lanbide Heziketako ikasleei zuzenduta daude ekintzak. Kontsultatu prestakuntza eskaintza.
  • Bisitak Polo Parkera Polo Parkean txikienentzako bide segurtasuneko hezkuntza programak egiten dira. Jarduera eta jolas hezigarri teoriko eta praktikoen bidez azaltzen zaie etorkizuneko gidariei zein diren bide segurtasuneko oinarrizko printzipioak. Polo Parkearen webgunea

 
Informazioa eskuratu edo prestakuntza jardueraren bat eskatu nahi duenak posta elektronikora idazten ahal du: educacion.vial@navarra.es