Riesgo de inundaciones

Uholde-arriskuari nola aurre egin

Uholde-arriskua

Convivir con las inundaciones

Uholdeekin bizitzea

Uholdeak fenomeno natural saihestezinak dira. Klima-aldaketaz gain giza-jarduera batzuen eraginez (adibidez, alubioi-lautadetan giza-kokalekuak eta ondasun ekonomikoak areagotzea eta lurzoruak urak atxikitzeko duen ahalmen naturala murriztea), areagotzen ari da uholdeak gertatzeko probabilitatea, bai eta haien eragin negatiboa ere. Erabateko babesik ez dagoenez, uholde-gertakariekin bizitzen ikasi behar dugu.

Uholde-arriskuen ebaluazioari eta kudeaketari buruzko  urriaren 23ko 2007/60/EE Zuzentarauaren arabera, uholdeen aurrean honela jokatu behar dugu:

  1. Arriskuaz jabetu
  2. Uholdeekin elkarbizitzeko gai izatea, uholde-eremuak errealitate horretara egokituz.
  3. Uholdeek ingurunean, pertsonengan eta ondasunetan dituzten ondorio negatiboak ahalik eta gehien murrizteko beharrezkoak diren tresnak ezagutu eta eskuratzea.

Europako araudi hori 903/2010 Errege Dekretuaren bidez txertatu zen Estatuan. Errege Dekretuaren arabera, hiru fase zikliko bete behar dira, eta 6 urtean behin eguneratu:

    1. fasea: Uholde-arriskuaren aurretiazko ebaluazioa (UAAE) eta Uholde Arrisku Potentzial Esanguratsuko Areak (UAPEA) identifikazioa.

Alderdi hauei buruzko informazioan oinarritzen da: historian zehar izandako uholdeak, uholde-eremuak, klima-aldaketaren inpaktua, babes zibileko planak, lurzoruaren egungo okupazioa eta uholdeetatik babesteko azpiegiturak.

    2. fasea: Arriskugarritasun-mapak eta uholde-arriskuaren mapak egitea
Mapak definitu, mugatu eta eguneratzea da helburua, zehatzagoak izan daitezen, kartografia hobetzeko eta uholde-arriskua aurreikusi eta murrizteko.
 Arriskugarritasun-mapetan uholde-orriak eta sakonera-mapak jasotzen dira; uholde-arriskuko mapetan, berriz, uholdeek kaltetu ditzaketen biztanleen eta bestelako elementu kalteberen kopurua jasotzen da.

    3. fasea: Uholde-arriskua Kudeatzeko Planak (UAKPA).
Uholdeen ondorio negatiboak murrizteko neurriak jasotzen dituzte plan horiek. Uholdeen kalteak –materialak nahiz pertsonalak– murriztea dute helburu prebentzioaren, babesaren, prestaketaren eta berreskurapenaren bitartez. 

Konfederazio Hidrografikoek egiten dituzte plan horiek, eta administrazio bakoitzak lankidetzan jardun behar du bere eskumenen esparruan, arriskua murrizteko aurreikusitako helburua erdiesteko, oinarri gisa hartuz elkartasunaren, koordinazioaren, administrazioen arteko lankidetzaren eta ingurumenarekiko errespetuaren printzipioak.

 
Kudeaketa-planaren neurriak Nafarroan
 


-Uraldiak aurreikusteko neurriak eta alerta-sistemak.
Nafarroan uraldiak (ibaien ur-goraldiak) denbora errealean kudeatzeko tresna bat garatu da. Tresna horrek beharrezkoa den informazio hidrometereologiko guztia biltzen du, hartara uholdeak hobeto kudeatzeko eta haien ondorio negatiboak minimizatzeko.

- Uholde-arriskuaren aurkako jarduketa-plana (UAUJP):
Uholde-arriskuaren aurrean jarduteko udal-planen bidez, protokolizatu egiten dira aurreikusitako larritasunaren arabera martxan jartzen diren ekintzak. Plan horietako batzuk tresna informatiko propioa izaten dute, larrialdiak kudeatzeko eta herritarrei abisatzeko.

Gure komunitatean, 102 udalerri daude Konfederazio Hidrografikoek Uholde Arrisku Potentzial Esanguratsuko Area (UAPEA) gisa definitutako zatietan.

Plan horietan, hainbat jarduketa jasotzen dira uholdeek eragindako larrialdi-egoeretarako. Plan horien bidez, baliabideak eta zerbitzuak antolatu eta jarduteko prozedurak zehazten dira, koherentzia operatiboa ziurtatzeko eta, hala, erantzun azkar, eraginkor eta koordinatua bermatzeko.


Kontsultatu uholde-arriskuaren aurrean jarduteko udal-plana duten udalerriak