Descárgate la app
Errekarguak - Ogasuna nafarroa.eus
arrow_upward
Errekarguak, aitorpena epez kanpo aurkezteagatik eta epez kanpo ordaintzeagatik
Errekarguak, aitorpena epez kanpo aurkezteagatik eta epez kanpo ordaintzeagatik
Ogasunak errekarguak aplikatzen ditu aitorpena epez kanpo aurkezteagatik eta borondatezko epean ez ordaintzeagatik. Errekargu horiek jasota daude Tributuei buruzko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 50., 52. eta 117. artikuluetan.
Errekarguak, aitorpena epez kanpo aurkezteagatik Ogasunak errekerimendua egin gabe:
- Epea bukatu eta hurrengo hilabetean: Ordaindu beharreko zorraren % 1, berandutze-interesik eta zehapenik gabe.
- 1. hilabetetik 3. hilabetera bitartean: Ordaindu beharreko zorraren % 5, berandutze-interesik eta zehapenik gabe.
- 4. hilabetetik 12. hilabetera bitartean: % 10, berandutze-interesik eta zehapenik gabe.
- 12 hilabete igaro ondoren: % 15, berandutze-interesekin eta zehapenik gabe.
Epe exekutiboko errekarguak, borondatezko epean ez ordaintzeagatik. Errekarguak bateraezinak dira; hots, bata edo bestea aplikatuko da, eta borondatezko epean ordaindu ez den zorraren osotasunaren gainean kalkulatuta.
- % 5eko errekargu exekutiboa (berandutze-interesik gabe): zor guztia premiamendu-probidentzia jaso aurretik ordaintzen bada.
- % 10eko premiamendu-errekargu murriztua (berandutze-interesik gabe): zor guztia eta errekargua ordaintzen badira premiamendu-probidentziaren jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean.
- % 20ko premiamendu-errekargu arrunta (gehi berandutze-interesak): zor guztia ordaintzen bada premiamendu-probidentziaren jakinarazpena jaso eta hilabete igarotakoan.
Esteka honetan kalkulatzen ahal dituzu berandutze-interesak.