Nafarroako Gobernuaren eta Iruñeko Udalaren arteko lankidetzari esker, San Jose Udal Hilerrian frankismoaren biktimentzako panteoi berri bat izatea posible izan da
Foru Gobernuko lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilari Ana Ollok eta Iruñeko alkate Joseba Asironek inauguratu dute elkarte memorialistek eskatutako gune berri hau, 1936an hildako 15 pertsonaren gorpuzkiak lurperatu diren ekitaldian