COVID ziurtagiria egoitzetara, hoteletara edo gimnasioetara hedatzea jasotzen du foru agindu berriak, eta establezimenduak, sozietateak eta peñak 01:00etatik 6:00etara ixtea ezartzen du. Nafarroako Auzitegi Nagusiaren abala duenean jarriko da indarrean, eta hasierako indarraldia urtarrilaren 14ra artekoa izango da