Descárgate la app
Navarra prorroga hasta el 19 de agosto la limitación selectiva de la movilidad
2021ko abuztuaren 12a
Mugikortasunaren muga selektiboa abuztuaren 19ra arte luzatu du Nafarroak
Nafarroako Gobernuak – Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren bermearekin – abuztuaren 10eko 29/2021 Foru Aginduaren bidez, gaueko mugikortasunaren mugaketa selektiboa berritu du, COVID-19aren aurkako prebentzioko gainerako neurri espezifikoek indarrean dirauten bitartean,
Neurriak 88 udalerri eragiten ditu; horrek % 27ko jaitsiera suposatzen du joan den asteko datuei dagokienez (121 udalerri). Beraz, benetan muturreko arrisku egoeran daude, 14 egunetan 100.000 biztanleko intzidentzia 250 kasutik gorakoa izanik, azken 7etako 125ak barne, adibidez Lizarran, 14 egunera metatutako 1238,23ko intzidentziarekin; Tuteran 885,32rekin; Iruñan 505,81ekin, edo Barañainen 470,32rekin.
Arau berriak, zein indarrean jarriko den ostirala, hilak 13 (00.00etan) eta abuztuaren 19a (23:59etan) artean, gaueko mugikortasunaren murrizketa mantentzen du -01:00 eta 06:00 artean- larunbatetan eta igandetan, jai-egunetan eta zaindariaren jaia (bezpera barne) ospatzea legokiokeen datetan (28 udalerri).
Neurriak eragingo balitu kontzejuak barne hartzen dituzten lurraldetako udalerriak, zaindari jaien data ezberdinekin, neurri hau egun horietan soilik aplikatuko litzateke jaiak ospatuko lituzketen kontzejuetan, baina ez udalerriaren gainerakoan.
Udalerri hauetan, soilik gaueko ordu horietan zirkulatu ahal izango da medikamentuak eta produktu sanitarioak eskuratzeko eta premiazko bestelako lehengaiak eskuratzeko, osasun zerbitzuen eta albaitaritza asistentzia jasotzeko, lan edo lege arloko obligazioak asebetetzeko, pertsona zaurgarrien zaintzarako, oraindaino aipatutako jarduerak garatzeko gasolindegietan depositua betetzeko eta bat-bateko arrazoia dela medio sortutako ezinbesteko egoerak ebazteko.
NJANk bere babesa berresten dio gaueko murrizketari
Aretoak, bere autoan, adierazten du “neurri honek beharrezkoa izaten diharduela, kutsatze datuak ezagutu ondoren, txertatutako eta txertatu gabeko pertsonen osasuna babesteko”. Izan ere, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko txostenean adierazten da 7 eguneko epean metatutako intzidentzia 273,12 kasu berrikoa dela 100.000 biztanleko, eta datu honek aldaketa bat adierazten du joeran, orain pixka bat beheranzkoa izanik, “oraindik ere muturrekoak edo oso altuak diren arrisku mailak mantentzen diren arren”.
NJANk kontsideratzen du neurri hau dela “hoberena, hau eraginkorra da kutsatzeak eusteko, prebentzio neurriak erlaxatzen diren unetan interakzio soziala ekiditeagatik, musukoaren edo distantzia sozialaren erabilerarekin bezala”. Gainera esan du “beharrezkoa dela, egoeraren larritasun maila ikusita” eta “proportziozkoa kutsatze-katea murrizteko ezinbesteko minimoan aplikatzen delako”.
Beste neurri batzuk
29/2021 Foru Aginduak ekainaren 29ko 22/2021 Foru Aginduaren 15.2 atala aldatzen du, salbuespena txertatuz baimendutako txapelketetan erabilera kolektiboko dutxak % 50eko aforo batekin erabili ahal izateko obligazioan, ezinezkoa izanik alboko dutxetako gune terminalak erabili ahal izatea. Baimendutako txapelketetan taldeak kirolari kopuru jakin batez osatuta daude, talde burbuilak kontsideratu ahal direnak, beraz, “zentzuzkoa dirudi herritarrentzat orokorrak diren murrizketak ez egotea”.
Era berean, kanpoko bileretarako gehienez 10 pertsona baimentzen jarraitzen da, aldiz, ez da gomendatzen kopuru hau gainditzea eremu pribatuetan, ezta eremu honetan hiru bizikidetza unitate baino gehiago elkartzea ere. Bestalde, aurrerantzean ere debekatuta daude kalejirak, herri bazkariak izendatuetan egin ohi direnak edo entzierro, entzierro txiki, ganadu basatien askatze edo antzeko kutsu herrikoiko zezenketa ikuskizunetakoak. Sektore ezberdinetako ordutegi eta aforo aginduak oraindaino bezala mantentzen dira.
Bestalde, mantentzen da kanpoan gehienez 10 pertsona biltzeko eta kalejirak, bazkari herrikoiak hala nola entzierro, entzierro txiki, ganadu basatien askatze edo antzeko kutsu herrikoia duten jarduerak egiteko etendura.
Ez dago aldaketarik indarrean dauden bestelako araudi eta artikulu ezberdinetan eta agindutako ixte ordutegia mantentzen da ostalaritza eta gaueko aisialdian, aurretiaz egunsentiko ordu batean finkatu zena; baita aurretiaz ezagunak diren jarduera eta esparru ezberdinetarako aforoak eta neurriak ere.