Descárgate la app
La música y compositora Teresa Catalán, Premio Príncipe de Viana de la Cultura 2021
2021ko maiatzaren 28a
Teresa Catalán konpositore eta ikertzaileak Kulturaren Vianako Printzearen 2021eko Saria jaso du
El Consejo Navarro de la Cultura y las Artes ha propuesto a Teresa Catalán Sánchez (Pamplona, 1951) para el “Premio Príncipe de Viana de la Cultura 2021”, tal y como ha informado esta mañana en rueda de prensa la consejera de Cultura y Deporte, Rebeca Esnaola. Asimismo, ha hecho público el nombre de Martxel Rodriguez, como ganador del Premio Promoción del Talento Artístico, que celebra su segunda edición.
Kulturaren eta Arteen Nafarroako Kontseiluak Teresa Catalan Sanchez (Iruñea, 1951) proposatu du "2021eko Kulturaren Vianako Printzea" sarirako, Rebeca Esnaola Kultura eta Kirol kontseilariak gaur goizean emandako prentsaurrekoan jakinarazi duenez. Halaber, Martxel Rodriguez izendatu dute Talentu Artistikoaren Sustapena sariaren irabazle.
Sari bietarako proposatutako pertsonen izenak prentsaurreko batean jakinarazi dira eta berarekin batera agertu dira kontzejuaren bilera-burua izan den Rebeca Esnaola kontseilaria hala nola Ignacio Apezteguia Viana Printzea Erakundea – Kulturako zuzendari nagusia. Modu telematikoan parte hartu du Tomas Marco Aragon kontseiluko batzordekideak.
Hain zuzen, Tomas Marco Aragon eta Nafarroako Kultura Elkartea izan dira konpositore eta ikertzaile nafarra proposatu dutenak. Kulturaren eta Arteen Nafarroako Kontseiluko batzordekidea arduratu da hautagaia defendatzeaz, zeinengandik azpimarratu duen, bere agerraldian zehar, “Teresa Catalanen musika-prestakuntza bikaina”.
Tomas Marcok gogora ekarri du proposatu duen pertsonari buruz honek “nazioarteko ikastaro, topaketa eta jaialdi ugarietako musika sekzioa zuzendu duela eta interprete ugariren hala nola erakunde nazional eta internazionalen enkarguak jaso izan dituela”.
Era berean, erantsi du sarritan “ikastaroak eta hitzaldiak eman izaten dituela herrialde ezberdinetako jaialdi, erakunde, unibertsitate eta kontserbatoriotan”, musikaren munduarekin lotutako beste jarduera ugariren artean.
Sariaren berrespena foru dekretu baten bitartez
Nafarroako Gobernuak orain foru dekretuaren bitartez berretsiko du sari honen banaketa, zeinen entrega-data datorren ekainaren 19rako programatu den. Oliten izango da eta entrega Maria Chivite Nafarroako Lehendakariari dagokio, aurreikusiaren arabera. Iaz, eta COVID-19ak sortutako egoeragatik segurtasun neurri ugariren eraginpean, ekitaldi hau udalerri honetako Frantziskotarren komentuan ospatu zen. Sariak bere 32. edizioa ospatzen du.
Viana Printzea Saria, Foru Komunitateko kultura arloko bereizgarri nagusiena izanik, Nafarroako Gobernuak sustatzen du, helburua izanik "kultura arloko pertsona edo entitate ospetsuen ibilbidea nabarmentzea eta aitortzea, kontuan hartuta arte plastiko, musika, literatura eta gainerako esparruetako sorkuntza jarduera hala nola zientzia, teknika eta ikerketa arloetako lana", sari-oinarrietan jasotakoaren arabera.
Edizio honi beste bederatzi hautagaitza eransten zaizkio, Atena Fundazioko dantza eta antzerki taldea, duela gutxi eraila izan den David Beriain Amatriain, Eduardo Gil idazle eta saiogilea, Jesus Hernandez Aristu filosofo, teologo eta pedagogoa, Miguel Ibañez Artica numismatikan aditua eta itsas-biologoa, Patxi Mangado Beloqui arkitektoa, Fernando Mikelarena Peña Memoria historiagilea, Obanoseko Misterioa Fundazioa hala nola Cesar Oroz Martija bineta sortzaile eta umoregilea. Horiek guztiek aurten Kulturaren Viana Printzea Saria jasotzeko izangaien taldea osatzen dute.
Hautagai izateko aurkeztu ahal ziren "Nafarroako Kultura Kontseiluko kideak, erakunde publikoak (herrialde orotako gobernuak, ministerioak, udalak, unibertsitateak, akademiak, ikerketa-guneak, enbaxadak, kontsulatuak, etab.) hezkuntza, kultura, gizarte erakundeak, edozein herrialdeko legezko GKE-ak, hala nola organizazioak gonbidatzen dituen pertsona ospetsu guztiak", Sariaren oinarrietan xedatuaren arabera.
Gogoan izan edizio honek 20.000 euroko hornidura berreskuratzen duela, zein osorik entregatuko zaion sariaren irabazleari eta horixe da Kulturako Viana Printzea sarietako egungo edizioaren nobedade nagusiena.
Ospakizunak dagoeneko sarituak izandako 31k ezagutu ditu, zeini eransten zaion gaur Teresa Catalan. Kulturaren eta Arteen Nafarroako Kontseiluaren urteroko proposamenari jarraiki ematen da eta azken sei ediziotako irabazleak izan dira Ramon Andres musikari eta konpositorea (2015), Ignacio Aranguren dramagile eta antzerki zuzendaria (2016), Jose Lainez eta Concha Martinez koreografo eta dantzariak (2017), Iruñako Ganberako Abesbatza (2018), Tomas Yerro idazle eta irakaslea (2019) eta Carlos Canovas argazkilaria (2020), zeini erantsiko zaien urte hoetatik aurrera Teresa Catalan (2021).
Pablo Sarasate Kontserbatorioan tituluduna eta Italian prestatua
Teresa Catalan ikertzaile eta konpositorearen biografia aztertzean ikusten da titulua Pablo Sarasate Kontserbatorioan eskuratu zuela eta Sienan (Italia) prestatu zela, ibilbide aberatsarekin kontatuz. Tomas Marco Aragon Kulturaren eta Arteen Nafarroako Kontseiluko kideak proposatu zuen. Bere hautagaitzan bere musika prestakuntza zabalagatik nabarmentzen da.
Disko, liburu, artikulu eta txosten ezberdinak argitaratu ditu, baita lanak ere (Espainian, Alemanian eta Hungarian), “Estatuko kontserbatorio ezberdinetako ikasketa programa osatzen dutenak”. Bere obretako batzuk programatuak izan dira “jaialdi ospetsuenetan hala nola Alemania, Italia, Argentina, Errusia, EEBB, Frantzia, Holanda, Kuba edo Errumania bezalako herrialdetan”.
Martxel Rodriguez, Talentu Artistikoaren Sustapen Saria
Talentu Artistikoaren Sustapen saria, bere bigarren edizioan, Martxel Rodriguez (Lesaka, 1990) dantzariari esleitu zaio, Rebeca Esnaola kontseilariak iragarri duenez. Saria datorren ekainaren 15ean entregatuko da Baluarte Nafarroako Kongresuen Jauregi eta Auditorioan.
Sarituarekin batera agertu dira Massil Allatxe, Joseba Ceberio, Sergio Eslava, Sofia Esparza, Barbara R. Gragirena, Andrea Irurzun, Iruñako Gazte Orkestra, Erik Rodríguez, Andres Sanz, Taupadak eta Alicia Urtasun. Proposamenetan ordezkatuta daude antzerkia, musika, dantza edo zinema bezalako diziplinak.
Sarituarengan, epaimahaiak, Ignacio Apezteguia Kulturako zuzendari nagusiak eta departamentuko kideek eta Kulturaren eta Arteen Nafarroako Kontseiluko ordezkari batek osatzen dutenak, baloratu du “bere prestakuntza eta ibilbide irmoa Espainiako eta Europa Mailako dantza konpainia erreferentetan; baita bere gaitasuna ere, gaztetandik, Nafarroako komunitate sortzailean ezagutza hori aplikatzeko”.
Halaber azpimarratu du “periferiatik eginiko bere lana, baina lurralde ikuspegia sustatzen duten kodeak aplikatuz” eta azaldu dute, “sareko lanaren aldeko bere jarduera, zeinetan aipagarria den dantza garaikidea beste diziplina artistiko batzuekin integratu izana”.
Amaitzeko, sorkuntza, ikerketa eta ekoizpen artistikoaren esparruetan eginiko hedapena azpimarratu dute”, zeini eransten dioten “etengabeko lana ikusle berrien sarrera errazteko dantza garaikidea bezalako diziplina batera, bitartekotza estrategien bitartez”. Amaitzeko erantsi dute, “gazteriarengan oinarritzen diren estrategiak direla. Alegia gazteek gazteentzat eginikoak”.
Kultura Departamentuak aurreikusten du programatzea eta jendarteratzea, sarituarekin adostuta, proiektu artistiko bat programa propioetakoren batean edota 2022. urtean zehar kultura agente ezberdinekin elkarlanean garatzen dituen beste batzuetan, 10.000 euroko zenbateko maximoagatik.
Talentu Artistikoa Sustatzeko Saria sortzeko asmoa da “gazte ekintzaileen ekimena bultzatzea eta sustatzea Nafarroako arte eta kultura esparruetan, gazteriarentzat erreferente bezala balio izatea eta Nafarroan garatzeko bidean dagoen talentua bistaratzea”, bere oinarrien arabera. Eta Nafarroan sarituaren partaidetza izan duten lanen edo jardueren gizarte eta kultura mailako inpaktua ere baloratzen da.
Lizentziadun bat dantzaren munduan
Martxel Rodriguezek (Lesaka, 1990) biografia osatu bat dauka zeinetan Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV /EHU) Fisikako bere gradua islatzen den; bertan eskuratu zuen, halaber, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntzako masterra. Baina berehalakoan bere ibilbide profesionala dantzaren mundurantz bideratu zuen.
Black Box Dance Company izeneko konpainia daniarrean integratzen da. Bere prestakuntza osatzeko Israelera bidaiatu ostean, Oskara proiektuan parte hartzen du. Valentziako Komunitateko “Premis de les ArtsEsceniques” izeneko sarietarako dantzari onena bezala proposatu zuten. Gainera, freelance erako dantzariaren bere jarduera Led Silhouette bere konpainiaren zuzendaritzarekin uztartzen du, zeinetan Jon Lopezekin batera, etapa berri bati ekitea erabakitzen duen, konpainiako sortzaile eta ko-zuzendari bezala.